Hilabete honetan On Jose Mariaren hainbat hausnarketa jasotzen ditugu, LANAri buruzkoak, GOGOETAK liburuxkan zein COOPERACIÓN aldizkarian jasotakoak, guztiak ala guztiak gure Kooperatiba Esperientziaren lehen urteetan idatzitakoak. Mounier pentsalari pertsonalistarekin gogoraraziz lanak pertsona nobletzen duela, behin eta berriz esango digu lanean etsenplua eman behar dugula eta lana humanizatu.
Behar dugun iraultzak lanean oinarritu behar du, ez mitoetan; batasuna lortu behar dugu, egian bermatuz eta sekula ere ez gezurrean, hipokrisian eta hutsegitean. Badira korronte batzuk, «kontsumitzen duen kontsumo gizartea» helburu, ongizate material hutsaren bidez drogatzen ahal gaituztenak, non gizakia gauza gisa kotizatzen den eta ez pertsona gisa; korronte horiei erantzuten die, gure artean, mugimendu kooperatiboak, pertsona gisa parte hartu eta jardutera deituz eta lagunduz. Eta pertsonak garen aldetik, gure ekimena, erantzukizuna eta gure sormena erabiltzen ditugu sorkuntzarako eta lanerako lehenengo zelula edo organismotik abiatuz, hau da, enpresatik abiatuz. Hala, ekonomia eraldatzeko jarrera berri bat abiarazi ahal izango dugu eta antolamendu sozio-ekonomiko berri bat sortu, gizakiaren duintasunarekin eta giza komunitateen eskakizunekin koherentea izango dena. p381
Beste gogoeta batzuk (Ikusi pdf dokumentua)