DAGOENEKO SALGAI DAUDE HAZIA-ARIZMENDIARRIETA MUSIKALERAKO SARRERAK

Ekainaren 4ko gure oharrean jada jakinarazi zenez, HAZIA-ARIZMENDIARRIETA MUSIKALA Arrasateko Amaia Antzokian estreinatuko da, irailaren 17an eta 18an, eta, dagoeneko sarrerak eskuratu ditzakezue, hemen:

https://tickets.kutxabank.es/#/es/detalle/2209017Hazia@Janto_KB/AMARRASA

Musikalaren hurrengo eszenaratzea urriaren 1ean egingo da Bilbon, Arriaga Antzokian, eta urriaren 29an, Iruñean, Baluarten, eta horietarako sarrerak hemen daude:

https://www.teatroarriaga.eus/programacion/hazia-musikala

https://www.baluarte.com/cas/actualidad/obra-arizmendiarrieta-musical-pamplona

Eta datozen hilabeteetan estreinaldiak egingo dira EAEko gainerako hiriburuetan, azaroaren 9an Donostian, Kursaalean, eta abenduaren 15ean Gasteizen, Principal Antzokian.

Jakinaraziko dizuegu agertoki horietarako sarrerak salgai jartzen direnean.

Goierrin eta Markinan eszenaratzeak egiteko lekua eta data zehazteke daude oraindik.

Anima zaitezte. Musikalak hunkitu egingo zaituzte.

Informazio gehiago:

https://www.tulankide.com/eu/201carizmendiarrieta-altxor-bat-da-201d

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website