MONDRAGON CITY CHALLENGEren II. edizioa hasi da

Mondragon City Challengek ekin dio bigarren edizioari. Ekintzailetza Kooperatiboko Nazioarteko Txapelketa bat da, ekintzailetza kooperatiboko jokabideak sustatzeko eta gazteak eredu kooperatibora hurbiltzeko, antzeko eredu batean oinarritutako enpresa proiektuak garatuz.

Edizio berria joan den irailaren 12an aurkeztu zuten Arrasaten antolatzaileek: El Diario Vasco, Arrasateko Udala, Eusko Jaurlaritza, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua, Konfekoop, MONDRAGON, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Mondragon Unibertsitatea.

Proiektuen hautaketa 2022ko urriaren 19tik azaroaren 16ra bitartean egingo da, Txapelketaren lehen fasean. Proiektuak aukeratu ondoren, bigarren fasea proiektuen garapena izango da, 2022ko azaroaren 19tik 2023ko otsailaren 6ra, eta, fase horretan, lehenengo edizioan bezala, gure Elkartea eta ASEkoop izango dira hautatutako 20 proiektuen tutoreak, erakunde bakoitzeko 10 proiekturekin, eta taldeei erantzungo diete, gure esperientziaren ekarpenarekin. Irabazleak 2013ko apirilaren 21ean jakinaraziko dira, Arrasateko Amaia Antzokian

Informazio gehiago El Diario Vascoko prentsa oharra

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website