Azaroaren 16an ARIZMENDIARRIETAREN EGUNA ospatuko dugu

 “Arizmendiarrieta: Etorkizunaren historia” izenburupean, Gabilondok Arizmendiarrietaren pentsaeraren eta “indar ideien” eta horiek gaur egungo ingurune sozioekonomikoan duten indarraldiaren inguruko gogoeta egingo du. Nola gida gaitzakete gaur egun Arizmendiarrietaren balioek? Zer ematen digu haren pentsamenduak ondoz ondoko krisialdi hauetan? Zer esan nahi dute orain hezkuntzak, pertsonak, lanak, kooperatibismoak, haren pentsamenduaren funtsezko zutabeek? Gaur egun, zein izango litzateke aldarrikatzen zuen “ordena berri” hura? Horiek izango dira topaketa gidatuko duten galderetako batzuk.

Euskadiko SER kateko egungo lurralde zuzendari eta Radio Bilbaoko zuzendari Begoña Marañonek ere parte hartuko du, moderatzaile lanetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website