HAZIA MUSIKALAN ESZENARATZEA MARKINA-XEMEINEN

Joan den larunbatean, apirilak 22, Markina-Xemeinek omenaldia egin zion Arizmendiarrietari HAZIA musikalarekin.

Hura jaio zeneko 108. urtea zoriontzeko ere balio izan zuen, eta musikalaren talde artistikoak eta bertaratutako publikoak ZORIONAK!!!! eskaini zioten modu hunkigarrian.

Berriro ere gustatu zitzaion ikuskizuna jendeari, eta harritu eta hunkitu zen. Horren erakusgarri izan ziren eszenetan zehar etengabe jotako txaloak eta emanaldiaren amaierako esku zartak, publikoa zutik zela.

6 aldiz eszenaratu da dagoeneko HAZIA, eta, horien bidez, Elkarteak Arizmendiarrietaren bizitza eta obra biziberritu nahi izan ditu, haren figura, inspiratu zuten balio humanistak, ideia sozialak eta ekarpen praktikoak bizirik mantentzeko helburuari leial izanda. Musikalak bide emozional bat erakutsi digu, Arizmendiarrietaren legatua sustatzen eta kooperatiben munduan modu batean edo bestean lan egin dutenengan fronte komun bat sortzen laguntzen diguna.

Eta, hain zuzen ere, Mondragon Esperientzia Kooperatiboaren sortzailearen legatua mantentzeko eta sustatzeko, Bilboko Arriaga Antzokian egindako HAZIAren grabazioa, eszenaratze desberdinetako argazkiak eta musikalean interpretatzen diren testu eta abestiak jasotzen dituen pack bat prestatzen ari gara, eta hilabete barru eskuragarri egongo dela espero dugu. Informatzen jarraituko dugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website