ON JOSE MARIA, ZORIONAK!

On Jose Maria, gaur, apirilak 22, HAZIA musikalaren taldeak modu berezian gogoratzen zaitugu. Zure ohorez, Markina-Xemeinen taularatuko dugu taularatuko dugu, jaioterrian.

HAZIA musikalak zure obra, espiritua eta baikortasuna ezagutzeko aukera eman digu, eta eskerrak ematen dizkiogu ALE- Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteari, elkarrekin lan eginez amets hau errealitate bihurtuz eraiki dugulako, eta gure gizarteari transmititu eta zure figura biziberritu ahal izan dugulako.

Zure printzipioek hunkitu egin gaituzte: heziketa, erantzukizuna, lana, lankidetza, zintzotasuna… eta betiko geratuko diren zure gogoetak. Horietako batzuk jasotzen ditugu: “Eman argia ikusi ezin duenari”. “Bakartasunera ez baina Elkartasunera emanak” “Gauzei begiratzeko modua aldatzen baduzue, begiratzen dituzuen gauzak desberdinak dira”.  “Eraiki ametsak, pentsatu handiro”. “Beti dago egiteko beste urrats bat”. “Mundua etengabe eraldatzeko eman zaigu ez horri begira egoteko”. “Hazia zarete, zuen bidean hazten ari zarete, eta ez ahaztu, ereiten ari zarena jasoko duzu”. Hori izan zinen zu.

Gaur Markina-Xemeinen gu guztiongandik hurbilago egongo zara. Zure jaiotza gozatu eta ospatuko dugu. Zorionak eta eskerrik asko, on Jose Maria, zure pentsamendua transmititu ahal izateko argia emateagatik.

Beti aurrera! Beti aurrera!

HAZIA musikala – Maxi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website