HAZIA PACKA SALGAI

Uztailean, HAZIAren liburu bat, eszenen gidoia, emanaldietako hainbat irudi, disko trinkoa eta Bilboko Arriagan grabatutako musikalaren bideo bat euskaraz eta gaztelaniaz duen pendrive bat biltzen dituen packa jarri zen salgai.

Gogorarazten dugu HAZIA Arrasateko Esperientzia Kooperatiboaren inspiratzaile eta bultzatzaile Jose Maria Arizmendiarrietaren bizitza eta obrari buruzko irudikapen artistikoa dela, irailaren 17an eta 18an estreinatu zena Arrasaten, eta gero Bilbo, Donostia, Gasteiz eta aurten bertan Markinatik igaro dena.

Arizmendiarrietaren historiaren benetako ekintza eta egoeretan oinarritzen da, hura existitzeko lotura zuzena izan zutenak eta gure herriaren garapena markatu zutenak.

Arizmendiarrietaren sentipen kooperatiboa islatzen da musikalean, “Ametsak eraikitzen” leloarekin eta haren aldarrikapenarekin: “Beti aurrera!”.

Adierazitako eszenaratze desberdinetan lortutako arrakastaren ondoren, Elkarteak eta Gontzal Mendibilek sentitu zuten beharrezkoa zela musikalean transmititutako ondare artistikoa jasota uztea, pack bat diseinatuz, ondoren saltzeko.

Hasieran packaren 2.200 ale merkaturatu dira, eta horietatik gaur egunera arte 1.900 inguru saldu dira. Beraz, pozik gaude izaten ari den harrerarekin, eta oraindik eskuratu ez duzuenoi animatzen zaituztegu erostera. Gustatuko zaizue.

Packa erosi nahi duzuenok, prezioa 40 eurokoa da (gehi %21eko BEZa). Horretarako, Elkartearen helbide elektroniko honetara jo beharko duzue:

amigos.jma.lagunak@mondragon.edu

edo ALEko idazkari Gemma Muñozi deitu, 674041590.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website