Eskuinetik ezkerrera: Rosa Lavín, Lourdes Idoiaga, Maider Morras, Gari Iturbe, Jesus Mari Arizmendiarrieta, Pello Rodriguez, Eider Mendoza, Leire Mugerza, Iratxe Lasa eta Patxi Olabarria.

Ekainaren 17an inauguratu zuten Otaloran (Aozaratza, Aretxabaleta) José María Arizmendiarrietaren omenez sortutako gune berria. ALE – Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartea ere bertan izan zen, bere presidente Lourdes Idoiagaren ordezkaritzapean.

Arrasateko Esperientzia Kooperatiboaren sustatzailearen heriotzaren 50. urteurrenarekin bat eginez, Otaloran sortutako gune berriak José María Arizmendiarrietaren bizitza, pentsamendua eta ondarea ezagutzeko aukera eskaintzen du; gaur egun ere guztiz indarrean dirauten ondare eta balioak ezagutarazteko, hain zuzen ere.

(Informazio gehiago: TU Lankide)

Inaugurazio ekitaldiaren argazkiak (TU Lankide): https://l.mndrgn.com/imu0z

Arizmendiarrieta Gunearen argazkiak (TU Lankide): https://l.mndrgn.com/vwtxb