Arizmendiarrietaren ONDAREA zabaltzen

Datorren asteazkenean, ekainak 17, 18:30ean, Kulturaten (Arrasate)Arizmendiarrietaren heriotzaren 50. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan, “Arizmendiarrietaren ONDAREA zabaltzen” izeneko ekitaldia egingo dugu.

Saioari hasteko, “Jose Maria Arizmendiarrieta jauna: pentsamendua zaintzea, ondarea irekitzea” proiektuaren aurkezpena egingo du Obdulia Vélezek, Mondragon Unibertsitateko Liburutegikoa. Proiektuaren helburua José María Arizmendiarrietaren ondarea eta pentsamendua babestea, jendaurrean zabaltzea eta eskuragarri jartzea da, Mondragon Unibertsitateko Liburutegi Digital Irekian (eBiltegia) gordetako jatorrizko dokumentuen bidez.

Ondoren, Fernando Molina Aparicio historialariak “Eraldatu eta kooperatu: Jose Maria Arizmendiarrietaren profil historikoa” hitzaldia emango du. Hitzaldia Jose Maria Arizmendiarrietaren bizitzari, sortu zuen lan-kulturari eta horren azken emaitzari (Arrasateko kooperatiba-esperientziari) buruzkoa izango da.

Sarrera doakoa da, ez da izena eman behar (lekuak bete arte).

Aldez aurretik eskertzen dizuegu zuen parte-hartzea eta topaketa honetan zuen presentzia izatea espero dugu.