Mondragon City Challengeren laugarren edizioak badaki zein diren aukeratutako 20 taldeak, 10 16-189 urte bitarteko kategorietan eta beste hainbeste 19-24 urte bitarteko kategorian.

Edizio honek aurrekoak gainditu ditu parte hartzeari dagokionez, 225 talde lehiatu baitira, hamaika herrialdetako 703 ikaslerekin (Mexiko, Kolonbia, Argentina, Ekuador, Hungaria, India, Tanzania, Kenya, Saudi Arabia, AEB eta Espainia). 16-18 urtekoen kategorian, hautatutako taldeak hauek dira: 7 Euskaditik, 1 Ekuadortik, 1 Hungariatik eta 1 Argentinatik; eta 19-24 urtekoen kategorian, 4 Euskaditik, 1 A Coruñatik, 2 Kolonbiatik, 1 Argentinatik, 1 Saudi Arabiatik eta 1 Mexikotik.

Aukeratuek beren proiektuak garatzeko fasea hasiko dute, atzo, azaroak 26, jasoko duten prestakuntzarekin. Hortik aurrera otsailaren 16ra arte izango dute ekintzailetza kooperatiboaren ideia lantzeko, eta fase horretan ASEKOOPeko eta Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteko tutoreen laguntza izango dute.

2027ko otsailaren 17an hasiko den hurrengo fasean hasiko da epaimahai profesionalaren analisia eta deliberazioa, 2027ko martxoaren 17an epaia emateko. Egun horretan jakingo da kategoria bakoitzean saria eramateko lehian dauden hiru taldeak zeintzuk diren, eta denbora izango dute epaimahaiaren eta publikoaren aurrean defentsa prestatzeko, 2027ko apirilaren 23an Arrasaten, Amaia antzokian, jokatuko den azken txanpan erabakiko baitira laugarren edizio honetako irabazleak.

Egun batzuk lehenago, 2027ko apirilaren 20tik 23ra bitartean, hautatutako 20 taldeek bizikidetza jardunaldi batzuk egingo dituzte, eta ibilbide kooperatiboen esperientziaz gozatzeko aukera izango dute, enpresa mentoreen eskutik, enpresa kooperatibo batean egiten den lana nolakoa den ezagutzeko aukera emango dien ekimenean.