Albisteak

2010eko batzar orokorrera deialdia

Bazkide Agurgarriak BATZAR OROKORRERA etortzeko deia egiten dizugu: DATA: 2010eko apirilak 17,larunbata ORDUA: Lehenengo deialdian : 12.00 etan Bigarren deialdian : 13.00 etan LEKUA: Otalora-Azatza Auzoa 20550 Aretxabaleta – Gipuzkoa GAI ZERRENDA 1.-Aurreko aktaren onarpena 2.-2009 ekitaldiko txostena 2.1 Lehendakaritzaren azalpena 2.2 2009ko Elkartearen ekonomi datuak 3.2010eko Gestio Plana 3.1 Azpiegitura bakoitzeko 2010eko Gestio Planaren […]

Pasuen Foroa

Gipuzkoako Foru Alduandia, “Pasuen Foroa”rekin lanean hasi da. Gipuzkoako Foru Alduandiak, inspirazio kooperatiboa duen gizarte parte hartzaile bati buruz hausnarketarako Foro Iraunkorreko parte izatea eskatu du. Bere parte hartzea onartu  da, gonbidatu giza.

TU Lankide digitala

Eskuragarri dago TU Lankideren bertsio digitala. Gure webgunean dagoen lotura honen bidez, ikusi ahal izango duzue. TU Lankide

Gonbidapena

Krisi Ekonomikoa: Egoera eta aukerak Gipuzkoako Diputatu Nagusia den MARKEL OLANO jaunak emango duen hitzaldirako gonbitea bidaltzen dizugu. Gure MONDRAGON UNIBERTSITATEAk antolaturik datorren otsailaren 4an, arratsaldeko 6retan, eta Arrasateko ESKOLA POLITEKNIKOko Hitzaldi Aretoan (5.001. gela) Duen interesa ikusirik egun horretan gurekin egongo zarelakoan, har ezazu gure agurrik beroena.

Jose Mari Sarasua utzi egin gaitu

Benetan atsekabez hartu dugu Jose Mari Sarasuaren heriotzaren berri. Bera ezagutzeko ohorea izan genuenontzat kolpe mingarria izan da. Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartearen izenean sentipenez doluminak bidaltzen dizkiogu bere familia eta lagunei. Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteko Zuzendaritza Batzordea

T.U.-ren bahiketa

1971ko Azaroan, T.U. Aldizkaria bahitu egin zuten. Bahiketa honen zergaitia testu hau izan zen. “Munduan zear, askatasuna irixtearren zenbat eta zenbat anai-arreba ezpetxeetako illunpean litugun esateak, ez du iñor arritzen. Badakigu ondo, euskaldunok iñork bañu obeto bear bada, an eta emen, giltzapeerako gose-egarri, oñaze eta gaxotasunak begiratu gogor eta odolzaleak mintzatze lotsagarriak entzunaz, ixiltasun zoragarrian […]

200 bazkide izatera heldu gara!

2009 urtea agurtu dugu eta Elkarteak dagoeneko 200 kide ditu. Gure 2010eko helburua 250era heltzea da.Ea lortzen dugun!