Albisteak

Azaroan argitaratu da Pasuen Foroko Batzorde Juridikoak egindako liburua, “La participación de las personas en la empresa. Algunas reflexiones y propuestas sobre su desarrollo” izenburuarekin

Pasuen Foroa gure Elkarteak sustatutako foro bat da, Deustu, Mondragon eta EHU unibertsitateekin lankidetzan, eta ASLE eta Erkide erakundeekin batera. Bere helburua pertsonek enpresan parte hartzea bultzatzea da, ingurune ez kooperatiboetan gure ezaugarri diren eta kooperatibetan arrakasta izaten lagundu duten parte jartzearen eta lankidetzaren inguruko zenbait balio aplikatzen saiatuz. Egindako lanak kooperatiba ez diren sozietateetan […]

Arizmendiarrietaren Lagunen Elkarteak fundatzailearen legatua hedatzen du.

Mondragon euskal enpresa talde nagusia izatera eraman duten ezaugarriak edonolako enpresetara helaraztea da orain dela lau urte martxan jarri zen Arizmendiarrietaren Lagunen Elkartearen helburua. Kolektiboa irabazi asmorik gabea da, Arrasateko ‘esperientzia’ jasotzen du eta, mugimendu kooperatiboaren fundatzailearen legatua hedatzeaz gain, dagoeneko parte hartzearen eta lankidetzaren espiritua esnatzea lortu du gure inguruneko hamabost enpresatan. Konbentziturik krisi […]

On Jose Mª Arizmendiarrieta Kanonizatzeko kausak web orria estrenatzen du

2009ko maiatzaren 6an amaitu zen Jainkoaren Zerbitzaria kanonizatzeko prozesuaren fase diozesiarra, haren jarraitzailerik hurbilenetako batzuek 10 urte lehenago hasitakoa, ezagutu zuten hainbat pertsonak eskatuta. Lan munduan egindako artzain lanean Don Jose Mariak erakutsitako fede, esperantza eta karitatearen lekukotza uneoro nabarmendu zen, baita arlo horretan egindako gauzapen praktiko bikainen gainetik ere. Kanonizazio kausari buruzko informazioa gehiago […]

Gizabideak antolatutako jardunaldiak azaroaren 24an egingo dira.

Arizmendi Topaketak 2011 jardunaldiak azaroaren 24an egingo dira, 18:30ean, Arrasateko Biteri Ikastetxeko aretoan. Edizio honetako hizlaria Vicenç Navarro soziologo, politologo eta ekonomista izango da. Bartzelonako Unibertsitateko Ekonomia Aplikatuko katedraduna da, eta Pompeu Fabra Unibertsitateko Zientzia Politiko eta Sozialetakoa. Gaur egun Baltimoreko Johns Hopkins Unibertsitatean dihardu irakasle. Bere ikerketa arloak dira: Ekonomikoa Politikoa, Ongizateko Estatua eta […]

Forokoop jardunaldiaren bosgarren edizioa

Forokoopeko V edizioa martxan dago. Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak (EKGK) eta Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak (Konfekoop) Forokoop ekitaldia ospatuko dute azaroaren 17an, Bilboko Carlton hotelean. Kooperatibekin loturiko gai teoriko zein praktikoen inguruko gogoeta egiteko aukera emango du topaketa honek, ‘Gazteria, kooperatiba-enpresaren etorkizuna’ goiburuarekin. Foroaren funtzionamenduaren oinarri dira arintasuna eta parte-hartzea. Horretarako, hizlariek aurkeztutako eztabaidak luntxaren ondorengo […]

Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak eta MIK-Enpresagintzak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute

Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak eta, berrikuntza korporatiboan eta berrikuntza sozialean espezializatuta dagoen eta kudeaketa arloan ikerketzen duen Mondragon Innovation & Knowledge zentro pribatuarekin (MIK, Koop. Elk.) lankidetza hitzarmena sinatu du. MIKen egoitza Gipuzkoako Oñati herrian dago eta Donostian ere bulegoa dauka. MONDRAGON korporazioan integratuta dago, eta Saretek Euskal Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sareko partaide da. Horrez […]

Kooperatibismoa bizirik dago

Mondragon Unibertsitateko 90 ekintzaile sozialen komunitatea “Kooperatibismoa bizirik dago” (Cooperativism is alive) leloa aintzat harturik, Mondragon Team Academyren hirugarren urteurrena ospatzeko elkartu ziren astelehenean. Enpresa kooperatiboak sortzearen modeloa iraganeko arrakasta izan zela, edo gaur egungo euskal gazteek kooperatibismoan interesik ez dutela pentsatzen duenak, aparteko aukera izan zuen GARAIA Berrikuntza Gunean. Finlandiako Team Academy metodologia erabiliz, […]

2011rako Batzar Orokorrera Deialdia

Bazkide Agurgarriak Batzar Orokorrera etortzeko deia egiten dizugu: Data: 2013ko apirilak 11an, osteguna Ordua: Lehenengo deialdian: 17.30etan Bigarren deialdian: 18.00etan Lekua: Garaia Berrikuntza Gunea Goiru Kalea, 1A Eraikuntza Arrasate – Gipuzkoa Gai Zerrenda: 1.-Aurreko aktaren onarpena 2.-2012 ekitaldiko txostena 2.1 Lehendakaritzaren azalpena 2.2 2012ko Elkartearen ekonomi datuak 3.2013ko Gestio Plana 3.1 Azpiegitura bakoitzeko 2013ko Gestio […]

On-line emango den Kooperatiba-Enpresen Kudeaketako Masterra

Maiatzak 2-an, MU Enpresagintzak Kooperatiba-Enpresen Kudeaketako Masterraren edizio berri bat martxan jarriko du. Programa hau parte-hartzaileak kooperatiba-enpresen eta gizarte-ekonomiako enpresen kudeaketan trebatzea du helburu, horretarako, heziketa-prozesu berritzaileaz baliatuz. Mondragon Korporazio Kooperatiboa munduko antolamendu-eredu berezienen artean kokatzen dute eta lan elkartuko kooperatibismoaren adierazle garrantzitsua da. Programa horren bitartez eta MCCren eta Fakultatearen “egiten jakiteaz” baliatuz, gizarte-ekonomiak […]

300 bazkide!

Lortu dugu Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak 300 bazkide baino gehiago eukitzea, pertsona fisiko, juridiko eta entitate laguntzaileen artean. Urte bukaerarako aurreikuspenak lortu ondoren, urtearen lehenengo hiruhilean 300 bazkidera heltzea lortu dugu.

2010 urtean, Elkarteak Unibertsitate eta Negozio Eskolekin elkarlanean aritu da.

Pasa den urtean zehar gure presentzia Unibertsitatea eta Negozio Eskolatan indartzen joan da, Esperientzia Kooperatiboaren elementu singularren 25 aurkezpen egin ondoren, enpresetako etorkizuneko langileei balio humanistetan oinarritutako enpresa eredu arrakastatsu bat aurkeztu diegu. Harremanetan egon garen ikastetxeak hurrengoak izan dira: EAEn eta Nafarroan: •Deusto Business School – Bilboko Merkataritza Ganberako Unibertsitate Eskola- ESDEN – ESEUNE […]