Joan 2019ko urtarrilaren 4az geroztik, astelehena, Jose Maria Arizmendiarrietaren erretratua eskegita dago Arrasateko Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan, ohorezko lekua partekatuz Esteban de Garibay, Pedro de Viteri eta Felix Aranorekin. Lucio Ruiz Poveda da Don Jose Mariaren erretratuaren egilea, Luciano izen artistikoduna, eta Arizmendiarrietaren lagun mina. Koadroa jartzeko inaugurazio ekitaldira apaizaren senideak, Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteko kideak […]
Author: arizmendiarrieta
Gure Elkarteko bazkide Alfonso Garcia Liberal 2018ko “ENPRESAKO LIDERREN” artean dago Nafarroako Foru Erkidegoan
NavarraCapital.es online argitalpen bat da, Nafarroako Foru Erkidegoko enpresen eta ekonomiaren arloari buruzko balio erantsi handiko informazioan espezializatua, eta joan den asteartean iragarri ditu Foru Erkidegoko 2018ko “Enpresako Liderrak” saritzeko izenak, Clave, Sociedad Gestora de Entidades de Capital Riesgo elkarteak sustatutako ekitaldi batean, Garapen Ekonomikoko foru presidenteorde Manu Ayerdik presidituta, Nafarroako sare ekonomiko eta enpresarialeko […]
Otsaileko gogoeta 2019
MONDRAGON Korporazioaren 2016ko Kongresuan onartu zen autoexigentzia, konpromisoa eta erantzukizunaren kultura jarri behar zela kooperatibisten artean. Hilabete honetan berriro gatoz Arizmendiarrietaren ideiakin ERANTZUKIZUNA eta KONPROMISUAri buruz eta nola pertsona guztiok eta bereziki kooperatibistok barruratuta eduki behar ditugun. Batek ezin du bestearen mahaian betiko eseri inoiz ezer eman gabe. Bakoitzak gizarteari probetxu ateratzen dio, baina […]
KOMUNIKAZIO PLANARI BURUZKO TXOSTENA
2018ko martxoan jakinarazi genuen gure webgunean urtarrilean Komunikazio Plan bat jarri zela martxan, eta helburua zela Elkartearen Misioa eta Ekintzak jakinaraztea gizarteari oro har, eta bereziki gure bazkideei eta ingurune kooperatiboari, zehazki MONDRAGONeko egiturei, eta horretarako komunikazio talde bat sortu zela, Planari bultzada emateko konpromisoarekin. (Ikusi pdf dokumentua)
Zorionak!!!!
Gure nahi hoberekin, Gabon hauek etortzear den Urteberri arrakastatsu baten hasiera izan dezala Gabon Zoriontsua eta Urte Berri On! (Irudia ikusi)
ARIZMENDIARRIETAREN HERIOTZAREN URTEURRENA
Gaur, azaroak 29, 42 urte betetze dira Don Jose Maria Arizmendiarrieta hil zela. Efemeridea gogoratzeko, joan den azaroaren 19an, “ARIZMENDIARRIETAREN EGUNA” ospatu genuen Arrasaten, Goi Eskola Politeknikoan, gure Elkarteak antolatuta, “Gobernantza jasangarria: zuzendu eta antolatu etorkizunari aurrea hartuz” izenburuarekin Daniel Innerarityk eman zuen hitzaldiarekin. Hitzaldiak interes handia piztu eta jende asko bertaratu zen, eta Daniel […]
Azaroko gogoeta 2018
Berriz ere zuekin on Jose Maria Arizmendiarrieta zenaren heriotzaren 42 urte betetzen diren azaro honetan. Bere filosofia zuei gogorarazteko asmoz, berarentzat hain garrantzizkoa zen LANA balioa aukeratu dugu berriz. Aukeratu dugun lehen pentsamenduan ikus daiteke zer esaten zigun. LANA, garapenaren eta sustapenaren oinarri irmoa da. Batasuna, denon indarrak multiplikatzen dituen palanka da. Lankidetza, elkartasun erregimen […]
DON JOSE MARIA ARIZMENDIARRIETAREN KOADROA ARRASATEKO UDALETXEAN
Gure Elkarteak egindako gestioek, ARIZMENDIARRIETAren koadro bat, gure herrian egin zuen lana aitortuz, Arrasateko Udalbatza Aretoan Esteban Garibay, Pedro Viteri eta Arano maisuaren ondoan egon zedin, fruitua eman dute, joan den azaroaren 6an, asteartea, Osoko Bilkuraren saioan aurkeztutako mozioa onartu baitzen, alkatearen kalitatezko botoarekin. Gestioak uztailaren 5ean hasi ziren, gure bazkide Jose Antonio Altunak Arizmendiarrietaren […]
Azaroaren 19an ARIZMENDIARRIETAREN EGUNA
Datorren azaroaren 19an ARIZMENDIARRIETAREN EGUNA ospatuko dugu, Jose Maria Arizmendiarrietaren heriotzaren 42. urteurrena oroitzeko, Daniel Innerarity filosofoak emango duen hitzaldi batekin, Arrasaten, Goi Eskola Politeknikoan. Hitzaldiaren izenburua izango da: “Gobernantza jasangarria: zuzendu eta antolatu etorkizunari aurrea hartuz”, eta hau da filosofoak utzi digun laburpena: “Gure gizarteak modu jasanezinean ari dira beren etorkizuna ‘kontsumitzen’. Ikuspegi ekologiko, […]
Urriko gogoeta 2018
Arizmendiarrieta beti egon zen arduratuta kooperatibak aurrera ateratzeko langile-bazkide guztiak konturatu beharzirela langilea eta enpresaria batera direla, enpresa geurea dela esanez, eta ahalik eta hobeen mantenitu behar genuela guretzako eta etorriko direnentzako. Hilabete honetan Arizmendiarrietaren Gogoetak liburutik hartutako esaldiak dakarzkigu eta bakoitzaren KONPROMISOAZ eta ARDURETAZ hitz egiten digu. Kooperatibista, langilea ez ezik enpresaburua ere […]
2018KO GSEF BILBON ETA ARRASATEN
Joan den astean, urriaren 1, 2 eta 3an, Foro Sozial Ekonomiko Globalaren (GSEF) laugarren edizioa egin zen Bilbon, eta 84 herrialdetako 1.700 lagunek parte hartu dute, tartean egonik administrazio publikoetako ordezkariak, alkateak, hirugarren sektoreko eragileak, nazioarteko erakundeak eta ekonomia sozialeko adituak. (Ikusi pdf dokumentua)
Argi berdea Eusko Legebiltzarrean Enpresan parte hartzeko euskal eredu inklusiboari
Atzo, irailak 27, Eusko Legebiltzarrean Legez besteko Proposamen bat onartu zen Enpresan parte hartzeko euskal eredu inklusibo bat sustatzeko, Ganbaran zeuden talde parlamentario guztien babesarekin. Enpresaren euskal eredua (eredu ez-zurruna, aldaketetara irekia eta progresiboki eta enpresa bakoitzaren errealitate konkretuaren arabera ezartzekoa), Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartetik bultzatuta, politika, enpresa eta sindikatu arloko sentsibilitate desberdineko pertsona talde batek […]