Estosololoarreglamosentretodos.org urte hasieran (itxuraz, sozialisten ingurutik) sortutako ekimen bat izan zen, eta azpimarratzen zuen herritar guztiok hartu behar genuela ardura, jadanik agertzen hasia zen krisi ekonomiko latza konpontzeko. Antzeko mezua errepikatu dute enpresarien ordezkariek ere. Esan dute langileek ere lagundu beharra daukatela, enpresek iraun dezaten, enpresok ixteak haiei ere egingo bailieke kalte. Halere, nola ardura […]
Author: csadmin
Biak partekatu, Sakrifizioak… eta irabaziak
Frantziako Lehendakaritzako Ikerketa Zentroak egindako ikerketa baten arabera, soldatek frantses Balio Erantsian duten pisua ez da modu esanguratsuan aldatu azken 35 urtean. Kontuan edukirik zuzendaritzako kideen ordainketa hobetu egin dela hainbat pizgarriri (ordainsari aldakorra, “stock options”-ak,…) esker, ikerketak ondorioztatzen du soldatapeko langile apalenek (gazteak eta etorkinak, batik bat) pisu erlatiboa galdu dutela Frantzian produzitutako aberastasunaren […]
Edurne Pasaban, aktiON jardunaldian emandako hitzaldia
“Nire ametsak eta erronkak bete ahal izateko ikasi dudan guztiak zentzu handiagoa dauka beste pertsona batzuekin partekatu badezaket”.
Kooperatibismoaren izaera unibertsala
Elkarrekin egin zuten amets, eta gu amets horien oinordekoak gara. Elkarrekin eraiki ditugu sare biziak eta oraina oratzeko garaia heldu zaigu, etorkizuna eratzeko. Gaur landatuko ditugun hazietatik loratuko da mundu hobe bat. 2012ko Kooperatiben Nazioarteko Urtean, Rochedaletik mundura garamatza musikak. Hamabost hizkuntza, milaka esku eta hamaika amets. Zabaldu mezua eskutik eskura!
aktiON Jardunaldia
Azaroaren 23an Aktion jardunaldia egin zen Garaia berrikuntza gunean, Arrasaten, bertan kooperatibismo eta ekintzailetasunaren inguruan hitz egiteko.Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak eta Snatu ikasle Elkarteak antolatuta. http://www.flickr.com/photos/arizmendiarrieta/sets/72157632126188797/
Kooperatibismoa eta ekintzailetasuna ardatz, belaunaldi arteko topaketa Garaian
Garaia Berrikuntza Gunean Aktion deituriko ekimena egin zuten ostiralean. Kooperatibismoa izan zuten ardatz nagusi, eta baita ekintzailetasuna ere. Taldetan gai ezberdinak jorratu ondoren, bi ekintzaileren esperientzia entzun zuten bertaratutakoek eta ekitaldiari amaiera emateko, Edurne Pasabenek berbaldia eskaini zuen.
‘Aktion’ ekitaldia Garaian ALE eta ‘Snatu’ren eskutik
Arizmendiarrietaren Lagunen Elkarteak (ALE) eta Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza fakultateko LEINN graduko Snatu Koop.Elk. enpresak antolatuta, Aktion’ ekitaldia egingo da Garaia Berrikuntza Gunean azaroaren 23an. Kooperatibismoa, gazteak eta langabezia, dialogo intergenerazionala, gaur egungo baloreak… berbagai izango dituen ekitaldia da ‘Aktion’, eta ideia nagusia adin eta esparru desberdinetako pertsonak elkartzea da, are eta ideia sormen handiena batzeko, […]
Arizmendiarrietari buruzko mahai inguruak
Jose Maria Arizmendiarrietaren heriotzaren 36.urteurrena dela eta, Arrasate-Bergarako Artzapez-barrutiak Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartearekin batera, hainbat mahai-inguru antolatu ditu Mugimendu Kooperatiboa sustatu zuten baloreen gainean hausnartzeko asmoarekin. Arizmendiarrietaren helburua Ebanjelioaren eta Elizaren Gizarte Doktrina jarraituz gizabanako guztien duintasuna eta berdintasuna lortzea zen. Gainbehera ekonomiko eta gizartearen nahasmen egoera honetan, etorkizunari begira balio handiko erreferentea izan daiteke Arizmendiarrietaren […]
Together
TOGETHER (‘Elkarrekin’) dokumentalak enpresa kooperatiboek krisiaren aurrean eusteko eta suspertzeko duten ahalmena erakusten du. Bideoan kooperatibak birmoldatzeko neurrien adibide esanguratsuak aurkezten dira, Europako lau herrialdetan: L’Aisneko Fundizioa (Frantzia), krisian zegoen eta kooperatiba bihurtu zen enpresa; MONDRAGON Korporazioa, Espainiako zazpigarren industri talderik handiena; Muszynianka, Polonian ur minerala ekoizten duena, eta Consorzio SIS, Italiako kooperatiba sozialen partzuergoa.
Herri bazkaria – Kooperatiben jaia
Ba al dakizu kontsumitzen dituzun produktuen atzean nekazaritzako elikagaien Kooperatiba bat dagoela? Eta euren produktu gehienak Eusko Label direla? AUSOLANek, sukaldaritzan aritzen den Kooperatibak, kooperatiben produktuekin egindako menua prestatuko du egun berezi honetan. Kalitatezko menu bat arrazoizko prezioan jateko aukera paregabea izango da. HAURRENTZAKO MENUA (ogia eta ura barne daude) Pasta txorizo eta tomatearekin (GARLAN […]
Kooperatiben jaia
“Kooperatibek mundu hobea eraikitzen dute”. Lelo horrekin abian jarri zen 2012ko Kooperatiben Nazioarteko Urtea. Galtzak bete jarduera etorri zaigu 2012a, eta urteari amaiera emateko, azaroaren 11n,Durangoko Landako Gunean, Kooperatiben Jaia ospatuko dugu. Antzerkia, musika, tailerrak, nekazari-elikagaien kooperatiba azoka… Hainbat kooperatibaren laguntzarekin, programa zabala prestatu dugu egun berezi horretarako, gure enpresa-eredua jendarteratu, eta bizi dugun egoera […]