Martxoko gogoeta

Don Jose Maria Arizmendiarrieta zenaren pentsamenduen zabaltzearekin jarraituz, HEZKUNTZA balioarekin lotutakoak aukeratu ditugu gaurko honetan. Denok ezagutzen dugu balio horri nolako garrantzia ematen zion berak. Behin eta berriro etortzen zitzaigun bere beharra azpimarratzera, etorkizunera begira izango zuen eragina gogoraztera… Hainbeste hitzegin zigun Hezkuntzari buruz, beharko ditugula bizpahiru bidalketa aukeratuta dauzkagun pentsamenduak banatzeko, aztertutako ikuspegi ezberdinen […]

Komunikatua Otsaila 2017

ALEko Zuzendaritza Batzordeak abiarazitako komunikatuekin jarraituz, oraingoan “Jose Maria Arizmendiarrietaren Gogoetak eta Balioak” proiektuari buruzko bigarren jakinarazpena helarazi gura dizuegu.       (ikusi pdf dokumentua)

Urtarrileko gogoeta 2017

Aurreko hilean hasitako egitasmoarekin jarraituz, hemen bidaltzen dizuegu gure On Jose Maria Arizmendiarrietaren beste pentsamendu handi bat, gaurko honetan GIZARTEAREN ERALDAKETA aldarrikatuz. Beharbada horixe izan zen bere filosofia eta pentsamendu zabalaren ardatz nagusia. Berarentzat kooperatibak izango lirateke helburu hori pixkana-pixkana lortzeko bide bat.   “Mundua ez zaigu eman kontenplatzeko, eraldatzeko baizik” (p235)  Beste gogoeta batzuk […]

Abenduko gogoeta 2016

Jose Maria Arizmendiarrietaren figura, lana eta filosofia eta pentsamenduaren legatu sakona hedatzeko ahaleginean, bere gogoeta nabarmenei buruzko azalpen kanpaina bati ekingo diogu, iruzkinez jantzita. Hilero horietako bat landuko dugu, bere legatutik bertatik jasotako beste batzuen laguntzarekin, hautatutako gogoeta osatzeko. Gogoeta bakoitza zenbaki batez aurkezten da (esaterako, aurkezten dugun hau, g147), zeina bat datorren denok ezagutzen […]

ALE – Seihilekoko informazio buletina (2016ko azaroa)

2016 hurtan zehar ALEk egindako jardueren laburpena. 1. Sekzioaren jarduerak Elkartearen eta Bazkideentzako Zerbitzuaren Promozioa Aurten orain arte 18 bazkide berri sartu dira Elkartean, 24 erakundetan egin da aurkezpena eta webgunean 21 albiste argitaratu dira. 2. Sekzioaren jarduerak Legatuaren kudeaketa Prestakuntza: Gestioak egin dira MONDRAGON Unibertsitateko Errektoretzarekin ALEren eta MUren arteko hitzarmen bat lantzeko (fakultate […]

Hitzaldia abenduak 1

Arizmendiarrietaren adiskide eta mediku Roman Balanzategik paziente izan zuenaren bizitzaren erradiografia egiten du. Lagun hori , Jose Maria Arizmendiarrietaren heriotzaren 40. urteurrenagatik, Arizmendiarrietaren adiskide eta mediku Roman Balanzategik paziente izan zuenaren bizitzaren erradiografia egiten du. Hitzaldiaren izan: “Don Jose Maria Don Romanen begiradatik”   Data: 2016ko abenduaren 1a, osteguna. Ordua:   19:00 h Lekua: Mondragon Unibertsitateko Goi […]

ARIZMENDIARRIETAREN MENDEURRENAREN BUKAERA

Aurtengo apirilean bukatu dira Arizmendiarrietaren mendeurreneko ekintzak. Gure Elkartea protagonista izan da horietako hainbat ekitalditan eta Zuzendaritza Batzordeak komunikatu honetan horiexen berri eman nahi die bazkideei. Markinan, Barinagan eta, bereziki, Arrasaten Mendeurrena ospatzeko irekiera ekitaldietan modu aktiboan parte hartu zen, 2015eko apirilean. ALEren Batzarra zela eta, 2015eko urriaren 29an, Emilia Beak, Association pour l´etude de […]