J.M. Arizmendiarrieta

1915 – 1943

1915. urteko apirilaren 22an jaio zen, administratiboki Markinako (Bizkaia) parte den Barinagako San Pedro elizatean, Iturbe baserrian. Gurasoak Jose Luis eta Tomasa ziren. Lau senidetan zaharrena zen. Beraz gain, arreba Maria eta anaiak Francisco eta Jesus. Lau urterekin eskolara joaten hasi zen, auzokideek ordaintzen zuten eta parrokiari itsatsita zegoen lokal batean.

12 urterekin Arteagako Apaizgaitegi Txikian sartu zen, 1927ko irailean, batik bat latina eta kultua orokorra ikasteko. Lau urteren buruan, 1931n, Gasteizko Kontzilio Apaizgaitegi inauguratu berrian hasi zen, eta Filosofia eta Teologia ikasi zuen. Ikasketak haiek, ordea, bertan behera utzi behar izan zituen, 1936an Gerra Zibila lehertu zenean, oporretan zeudela.

Gerran gudari moduan ibili zen eta Eguna egunkarian idazten zuen Arretxinaga ezizenarekin

Gerrako parentesian apaiz izateko ikastaroetan jarraitu zuen, lehendabizi Bilbon, eta gudari moduan bere zerbitzuak bateratuz Eguna egunkariko zereginean; 21 urte zituen, eta Arretxinaga ezizenarekin izenpetzen zuen. Gerora, jada artilleriako laguntzailea zelarik, Burgosen ikasten jarraitu zuen, eta Bergarako Apaizgaitegian egin zituen azterketak, Gasteizko Apaizgaitegia gerrako odol ospitale bihurtuta baitzegoen.

Gerra Zibilaren eraginez urtebetez atzeratu behar izan zuen apaizteko ekitaldia, eta azkenean 1940ko abenduaren 21ean kontsakratu zen. 1941eko urtarrilaren 1ean eman zuen bere lehenengo meza Barinagako San Pedron, Apaizgaitegi Txikian sartu eta 13 urte eskas igaro eta gero. Artean 25 urte zituen.

Bizitza osoko destino lehen eta bakarra izan zen Arrasateko San Joan Bataiatzailearen parrokiako elizan apaiz lagunkidea izatea. Trenez iritsi zen herrira, eta parrokiara eta abade etxera abiatu zen, hainbat urtez Jose Luis Iñarra parrokoarekin elkarrekin bizitzera,; hura ere Arizmendiarrietarekin batera iritsi zen. Mondragonen, garai hartan, 8.500 biztanle inguru bizi ziren, eta haiek gerraren gorabeherak sufritzen ari ziren, 1934ko urriaren 5ean gertatu zen greba iraultzaileko saiakera batez gain; oinaze haiei gehitu behar zitzaien gerora Alemaniak 1939ko irailean deklaratu zuen Mundu Gerra, 1936ko gerra amaitu eta 6 hilabetera.

Horrenbestez, lanean hasteko aurkitu zuen eszenatoki sozial, politiko eta elkarbizitzakoan nolabaiteko heroikotasuna behar zen, onartua sentitzea, lan, talentu eta ontasunez zauriak osatzen joan zitezen.

Ekintza Katolikoko kontseilaria zen heinean, gazteria izan zen bere jarduera apostolikoaren mintegia. Gazteen espiritualtasunari eragitearekin batera, ekintzara ere bideratzen zituen eta, progresiboki, neurri handiagoko ekimenetara.

Gazteria izan zen bere jarduera apostolikoaren mintegia

Ekintza Katolikoko Zentroko Ikasketa Zirkuluek, aitorlekuan ordu gehiago emateak eta igandeetako hizketaldiek dozenaka gazteren zuzendari espiritual bihurtu zen, adinez 10-12 urte nagusiagoa ez bazen ere. Jarrera maila berarekin, gazte haiekin beraiekin Eguberrietako berezko jarduerak sustatu zituen. Bizar Zuri, Olentzero, Jaiotza, Errege bezpera bere kabalgatarekin, antzerki saioak eta bertsolari txapelketak? antolamendurako hasieratik erakutsi zuen ahalmenaren isla dira.

1943 – 1962

Jada 1943an Eskola Profesionala sortu zuen, 20 ikaslerekin, aforismo enblematiko honen pean: “heziketa amortizatzen ez den inbertsioa da”. Aldi berean, grina biziz eta arrakastaz inplikatu zen ehun inguru etxebizitza merke eraikitzeko, herrian zegoen pilaketa larria arintzeko.

Eskola Profesionala sortu zuen 1943an

Beste helmuga batzuen bila, Zaragozako peritu eskolara jo zuen, dozena bat laguntzaile hurbilenekin, zegokien eskolaldi baimenarekin eta, lanpostuak mantentzeko, Arrasaten ikasiz, ingeniari teknikoen titulazioa lor zezaten, eta ekimen hura 1952an burutu zen. Enpresa sortzeari ekiteko unea iritsi zen, eta jardueraren erdigunea pertsonarenganako errespetua izan behar zen, demokratikoki hierarkizatuta.

Garai hartako gizarte parte hartzailea/pertsonalista 1953tik aurrera hasi zen bistaratzen -Arrasatera iritsi eta hamabi urtera-, eta esparru autarkiko estu batean sarturik zegoen, non ez zen produkturik inportatzen ezta esportatzen ere. Horrez gain, kooperatibismoa onartzeak erregimena babesten zuen Sindikatu Bertikal porrokatuaren hainbat kontrol onartu beharra zekarren. Ez zegoen lehengairik, eta enpresak sortzeko baimenak lortzeko zentzugabekeri andana gainditu beharra zegoen. Egoera hartan, zorte handiz, Gasteizko enpresa batek etxean erabiltzeko aparatuen fabrika txiki eta zaharkitua aitzindariei saltzea erabaki zuen. 400.000 pezetaren truke erosi zuten, eta Arizmendiarrietak lortu zuen hasierako zenbateko hura farmazialari batek eta margolari batek abalatzea.

Are gehiago, asmoa Espainian inportatzen ziren produktuak fabrikatzea zen, eta 1956ko abuztuaren 4an Eskola Profesionalean, Arizmendiarrietak antolatutako afari batean, hurrengo egunean Gasteizen osatu zen akordio bat erabaki zen, lehendabiziko osagai elektronikoa egiteko: seleniozko erdieroaleak. Esperientzia horretatik abiatuta, eta fabrikaziorako Gasteizen erosi eta xede sozialean zabalduta zegoen baimenarekin, 1956ko urrian Ulgor SCIk indar biziz ziharduen dagoeneko Arrasaten.

Arizmendiarrietak, ordea, kideen espiritua gidatuz, eta hasierako erabakiak gidatuz, eragin egin zuen kristau oinarriko enpresek bat egin zezaten: lan aurrerakinak eskualdeko langileen soldaten parekoak, etekinak osorik kapitalizatutako itzulkin gisa, sistema Debagoieneko beste herri batzuetara zabaltzea, eta hori guztia, Kontseilaria zen heinean, ahaztu gabe hartzen ziren erabakiak bat etorri behar zirela gerora biziko zuenarekin.

 

1962 – 1976

Horrenbestez, 1962 inguruan, Heziketaren aldeko teman beste urrats bat egitea erabaki zuen, eta bere irudimen oparoan Eskola Politeknikoa sorrarazi zuen, Arrasateko Iturripeko lursailetan 40.000 m² baliatuta, Oñatiko Unibertsitateko Eskola Mankomunitatearen (MEDUO) hastapenetan. Honela zioen: ?Gipuzkoak unibertsitate bat sortu dezake bere herri barreiatuetan, baso-zelaietan murgilduta, ongi komunikatuta?. Gaur egun, Arrasate, Eskoriatza, Oñati, Irun, Aretxabaleta eta Ordiziaren artean gauzatuta dago haren nahia, 1997an Eusko Jaurlaritzak MU-Mondragon Unibertsitatea onartu zuenetik.

Halaber, 1959an, kooperatiben emaitzetan etorkizun lehiakorragoa eta urriagoa gertatuko zen etorkizunari adi, bere laguntzaileen iritziaren kontra, Euskadiko Kutxa sortu zuen, eta haren baitan Gizarte Segurantzarako erregimen berezi bat, geroago Lagun-Aro izenaz bataiatu zuena.

1976an hil zen

Bideari utzi gabe, 18 urtez kooperatibak Europa, Amerika eta Japoniako teknologiez hornitu eta gero, Ikerlanen sorrera bultzatu zuen; bere ikuspegi berdingabearen azken testigantza 1977an inauguratu zen, 1976ko azaroaren amaieran 61 urterekin hil eta sei hilabeteren buruan. Bere bizitza naroaren %60 baino gehiago Arrasaten eman zuen, parrokiako lagunkide gisa.

55 urte baino gehiago igaro dira Gasteizko torloju fabrika xume hura erosi zenetik. Hondar ale hura joritasunez hazi da, Arizmendiarrietak enpresa pertsonalistari atxiki zion ereduari esker. “Kooperazioaren apostoluaren” sinopsi hau osatze aldera, bere profila osatuko dugu, 1987an irakasle eta zuzendari espiritual izandako Joaquin Goikoetxeandia jaunak hari buruz zuen pentsamenduari helduta: “Nik ez dut zalantzarik Don Jose Mariak, zuen neurri gizatiar-jainkotiarragatik (sic), aldareetara igotzea merezi duela, gizakien aurrean ager dadin eta, batez ere, apaizen aurrean, imitatzeko eredu handi gisa “.

Arizmendiarrietaren biografia Auñamendi entziklopedian