Mondragon Unibertsitateko Biblioteka WorldCaten partaidea

2015-06-05 /
Biblioteka honetan D. Jose Maria Arizmendiarrietaren dokumentoen katalogoa aurkitzen da

Joan den apirilaren 15etik aurrera, Mondragon Unibertsitateko Biblioteka munduko datu bibliografikoen plataformarik handienaren parte da, hau da WorldCaten partaidea da.

Mondragon Unibertsitateko bibliotekaren katalogoak dagoeneko aurreneko 100.000 erregistro erantsi ditu.

100 herrialdetako 72.000tik gora biblioteken ahaleginei esker eusten den “Nazioarteko Katalogo Kolektibo” bat da WorldCat. Parte hartzen duten liburutegietako funtsetan dauden 300 milioitik gora erregistro biltzen ditu, dokumentu fisiko, elektroniko zein digitalak deskribatzen dituztenak.

Erabiltzaileari dokumentuak non kokatzen diren jakiteko informazioa ematen dio, eta, baita, dokumentu horien erabilgarritasuna.

WorldCat Mondragon Unibertsitateko Bibliotekaren katalogo publikoan txertatu dugu, plataforma bakar batetik zuzeneko bilaketak egiteko aukera eskainiz.

Erabilgarria izatea espero dugu.

 

https://www.worldcat.org/

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*
*
Website