Albisteak

10. Urteurrena ALE “XXI. Mendeko Kooperatibistak”

ALEk, joan den urriaren 20an, bere 10. urteurrena ospatzeko “XXI. mendeko kooperatibistak” izenburupean antolatu zuen jardunaldiaren memoria eransten dugu. (Ikusi pdf dokumentua) (Ikusi bideoa) (argazkia ikusi)  

Urriko gogoeta 2017

Joan den ekaineko “Gizarte eraldaketa”-ren balioarekin jarraituz, beste hainbat gogoeta bidaltzen dizkizuegu, haien osagarri, bizitza ekonomikoari eta sozialari buruz. (Ikusi pdf dokumentua)  

Enpresaren partaidetzazko euskal eredu inklusiboa

Joan den irailaren 26an, gure Elkarteko kide Miguel Angel Laspiur, Jose Luis Madinagoitia eta Juan Manuel Sinde Eusko Legebiltzarreko Enplegu, Gizarte Politika eta Gazteria Sailaren aurrean agertu ziren,  ALEk eta Euskal Erkidego Autonomoko hainbat eragile ekonomikok enpresaren partaidetzazko euskal eredu inklusiboaren inguruan egin duten lana aurkezteko. Asmoa da gidaliburu bat edukitzea, zergen gaiaren inguruan Jaurlaritzarentzat […]

XXI. Mendeko kooperatibistak

ALE – ren (Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartea) hamargarren urteurrena dela eta XXI. Mendeko gogoeta eta lanari buruzko jardunaldia antolatu dugu ostiralean, Urriak 20, Bilbao Berrikuntza Faktoria (BBF, Uribitarte pasealekua, 3, Bilbo). Jardunaldi honen helburua da lankidetzak eta elkarlanak egungo egoeraren inguruko hausnarketa egitea, gizarteko edozein arlotan, edozein tokitan, edozein sektore edo jardueratan, kooperatiben formula bitartez eta […]

Webgune berria argitaratu dugu

Bazkide agurgarriok, Jakinarazten dizuegu komunikatu hau jasotzen duzuenetik aurrera prest egongo dela gure Web orri berria helbide honetan: www.arizmendiarrieta.org Informatzen joango gara bere eduki eta prestatzen hari garen komunikazio planaren berri. Ondo ibili eta izan zoriontsu.

Iraileko gogoeta 2017

INTERKOOPERAZIOA-KOOPERAZIOA Arizmendiarrietak beti aipatzen zuen kooperatiben arteko koordinazioa beharrezkoa dela sinergia eta ekonomi eskalak hobetzeko eta etorkizuna ziurtatzeko gizartea hobetu nahi baldin badugu. Interkooperazioa MONDRAGONen Printzipio kooperatibo bat da eta hau da diferentziarik handiena beste munduko lan elkartuko kooperatibekin konparatuz. Mundo mailan lan elkarteko kooperatiba asko dago, gehienak oso txikiak, baina ez dago beraien arteko […]

Uztaileko gogoeta 2017

Arizmendiarrietaren pentsamenduen bidaltzearen kanpainarekin jarraituz, PERTSONA kontzeptu eta balioari buruz idatzitakoak jasotzen joatea da gure asmoa. Alderdi ugari eta ezberdinetatik begiratuta aztertu zuen pertsona kontzeptua on Jose Mariak: bere izate eta garrantzia, pertsonaren errespetu eta duintasuna, bere funtzioa eta erantzukizuna gizartean eta enpresa munduan… Gogorazten zizkigun, baita ere, koherentziaz eta arimaz jokatzeko beharra, eguneroko jokabidean […]

Ekaineko gogoeta 2017

ERALDAKETA SOZIALA, Arizmendiarrietaren pentsamenduetariko funtseskoenetakoa dugu. Ardatz nagusia. Ordena sozial berriak dakarkigun erronka guztien eremua. Helburu nagusi hau lortzeko, tresna ekonomikoen beharra dugu eta bereziki, gizakiaren benetako barne erregenerazioa.   Ara hemen gogoeta esanguratsuenak (ikusi pdf dokumentua)

Maiatzeko gogoeta 2017

Don Jose Maria Arizmendiarrieta zenaren filosofiaren hedatzearekin jarraituz, berriz ere bidaltzen dizkizuegu HEZKUNTZA balioarekin lotutako zenbait pentsamendu, baina oraingo honetan enpresa eta kooperatiba erakundeekin zer ikusirik dutenak. Aurrekoetan egin bezala, azpimarratu dugu pentsamendu bat, berari beste batzuk gehitzen dizkiogularik. Mugimendu kooperatiboa ahalegin ekonomiko bat da, hezkuntza ekintza bihurtzen dena; edo hezkuntza ahalegin bat da, ekintza […]

2017ko Batzar Nagusira Deialdia

Elkarte honetako  Zuzendaritza Batzordeak 2017ko apirilaren 10ean hartutako erabakiaz, bazkideei dei egiten zaie Erakundearen OHIKO BATZAR NAGUSIRA etortzeko, lehen deialdian, 2017ko apirilaren 26an, 17:00etan, Arrasateko Garaia berrikuntza Gunea, Goiru kalea, 1 A eraikina, eta bigarren deialdian, baldin badagokio, aipatutako lekuan, egun bereko 18:00etan, gai zerrenda honen arabera: GAI ZERRENDA 1.- Batzarraren akta onartzeko bazkideak izendatzea […]

Apirileko gogoeta

Apirileko gogoeta honetan Berdintasun Balioren alderdietako bat azpimarratzen duen Genero Berdintasuna. Hau da, Arizmendiarrietak nola ikusten duen EMAKUMEA gizarte barruan. Berdintasunaren diementsio guztiak azpimarratzen ditu: Zaharrei buruzko jokaera eta gizarte honek Haurrei buruzko duen jarrear. Gure gizartearen benetako balioen neurritzat jartzen ditu. Gure giza garapenaren neurri. EMAKUMEAari buruz oso radikalak dira bere ideiak. Ez du […]

Martxoko gogoeta

Don Jose Maria Arizmendiarrieta zenaren pentsamenduen zabaltzearekin jarraituz, HEZKUNTZA balioarekin lotutakoak aukeratu ditugu gaurko honetan. Denok ezagutzen dugu balio horri nolako garrantzia ematen zion berak. Behin eta berriro etortzen zitzaigun bere beharra azpimarratzera, etorkizunera begira izango zuen eragina gogoraztera… Hainbeste hitzegin zigun Hezkuntzari buruz, beharko ditugula bizpahiru bidalketa aukeratuta dauzkagun pentsamenduak banatzeko, aztertutako ikuspegi ezberdinen […]