2013ko azaroak 28an ETBko “Hoy Entrevista” programan egindako elkarrizketa.
Albisteak
Fagor etxetresnak: ‘Arazo sakon bat geratu da agerian. Lidergo falta’.
Kooperatibismoaz hitz egin dute Jose Mari Larramendi, Arizmendiarrietaren Lagunen Elkarteko presidenteak eta Mikel Irizarrek. Fagor etxetresnekin gertatu denaz, ‘Arazo sakon bat geratu da agerian. Lidergo falta’.
Kristau Eskolaren bisita
Azaroak 8an Mondragoneko esperientzia ezagutzera Kristau Eskolako ordezkari talde bat gerturatu zen.
Fagorren etorkizunaz aritu zen atzo Jose Mª Larramendi ‘Debatea’ saioan
Zer gertatuko da? Zein izango da jarraituko den prozesua? “Debatea” saioan gai honetaz eztabaidatu zuten bart gauen.
Perutik bisita
Limako (Peru) Sede Sapientiae Unibertsitate Katolikoko Ikerketa zuzendaria den William Munoz ALE ezagutzen.
Arizmendiarrieta eta Beldaren oroimenez hitzaldiak
Ostegunean, urriak 3, Arizmendiarrietari eta Beldari buruzko bi saio egingo dira. Goizeko 10:30ean eta arratsaldeko 19:30ean, Barriako Elizbarrutiko Teologia eta Pastoral Institutuan, “Barriako Ostegunak” programaren barruan. Arizmendiarrietaren eta Rafael Beldaren oroimenez, Juan M. Uriarte eta ALEko kideak diren Juan Manuel Sinde, Javier Retegi eta Jose Luis Jimenez Brea entzuteko aukera izango dugu.
Gizarte-Ekimeneko Ekonomiari buruzko jardunaldia Forokoopen eskutik
Urriaren 9an, VII. Jardunaldia egingo da, REAS Euskadiren laguntzarekin. “Gizartea Koop” izango da bere izenburuan eta Gizarte Ekimeneko Ekonomia hartuko du hizpide.
“Kooperatibak, krisi garaietan ere sendo”
Epe luzeko bideragarritasuna bultzatu beharrean, epe motzeko irabaziei lehentasuna emateak sorrarazi dituen arriskuen erakusgarri argia izan zen finantza-krisia. Gaur egun bizi ditugun krisi orokorrek jatorri argia daukate: finantza-arloko irabaziak giza beharren aurretik jartzen dituen enpresa-eredua, irabazi horiek pribatizatu eta galerak denon artean banatzen dituen eredua. Jabetza-eredu plural batek, aldiz, finantza-egonkortasunari egin diezazkiokeen ekarpenen zerrenda benetan […]
Schumacher College Arrasaten
Joan den ekainaren 13an Schumacher College zentroko (Erresuma Batua) Aphra eta Mari ikasleak eta Tim irakaslea hurbildu ziren Mondragon Esperientzia ezagutzera. Leinneko ikasleekin eta ALEko kideekin bilera egin zen, eta bertan gure inguruneko hezkuntza eta enpresa eredua oinarritzen dituzten balio humanistak ezagutu ahal izan zituzten. Schumacher Collegek 20 urte baino gehiagoko esperientzia dauka, eta ospe […]
Caritasen bisita
Atzo, ekainak 12, Caritas Bizkaiko eta Caritas Españolako ordezkariak Arizmendiarrietaren Lagunen Elkartea eta Arrasateko Esperientzia ezagutzera etorri ziren. Ordezkaritzan zeuden Sebastian Mora, Caritas Españolako idazkari nagusia, Kerman Lopez, Caritas Bizkaiko bikarioa, Carlos Bargos, Caritas Bizkaiko idazkari nagusia eta Manu Moreno, Caritas Bizkaiko zuzendaria, eta harrera ALEko kide diren Juan Manuel Sindek eta Carlos Garcia de […]
Arcadi Oliveresen hitzaldia: “Ekonomia, Lankidetza y Kontzientzia”
Arcadi Oliveres izango da honako hitzaldiaren hizlaria: “Ekonomia, Lankidetza eta Kontzientzia”. Hitzaldia maiatzaren 27an izango da, 19:00etan, Arrasateko Amaia Antzokian. Arcadi Oliveres kataluniar ekonomialari ospetsu bat da. Nazioarteko merkataritzan, kanpo zorrean eta defentsa ekonomian aditua da. EskolaK ematen ditu lankidetzari eta garapenari buruzko gaien inguruan maisutza eta gradu ondoko mailetan. Hainbat mugimendu sozial eta kristaurekin […]
Holandatik bisitan
Holandako ikasle eta ekintzaile talde batek, bisitatu gaitu.
- 25 of 30
- « Aurrekoa
- 1
- …
- 23
- 24
- 25
- 26
- 27
- …
- 30
- Hurrengoa »