Ostiral honetan, urtarrilak 6, 22:55ean, ETB1ek HAZIA Musikala emango du. Ikuskizuna ikusteko aukera ona izan daiteke, bai Arrasaten edo Bilbon, Donostian edo Gasteizen egindako eszenaratzeetara joan ahal izan zinetenontzat, bai horietako batera ere joan ezin izan zinetenontzat. Bide batez, jakinarazten dizuegu aurki eskuragarri egongo dela musikalaren PACKa, liburua, CDa eta bideoa jasotzen dituena, USB memorian, […]
Albisteak
“HAZIA”-REN HARRERA BIKAINA GASTEIZEN
Hiriko alkate Gorka Urtaran, Arabako diputatu nagusi Ramiro Gonzalez, Laboral Kutxako lehendakari Txomin Garcia, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko idazkari nagusi Belen Balerdi, Konfekoopeko zuzendari nagusi Iñaki Nubla eta Cadena Ser irratiko Euskadiko eskualde zuzendari eta Radio Bilbaoko zuzendari Begoña Marañon bertan zirela, gure elkarteak Gasteizko Principal Antzokian aurkeztu zuen “HAZIA” musikala, joan den larunbatean, abenduak […]
HAZIA MUSIKALAREN ESTREINALDIA GASTEIZEN
Arrasaten, Bilbon eta Donostian arrakasta lortu ondoren, datorren larunbatean, abenduak 17, 19:30ean, Principal Antzokian, gure Elkarteak sustatutako eta Gontzal Mendibil kantautoreak zuzendutako “HAZIA” ikuskizun musikala aurkeztuko da. Aurreko aurkezpenetara joan ezin izan zaretenoi, Gasteizko estreinaldira joatera animatzen zaituztegu, ikusi ahal izango duzuelako Arizmendiarrietaren pentsamendua poesia musikal bihurtzen dela, eszenaratze eta exekuzio bikainekin eta dinamika moderno, […]
MONDRAGON CITY CHALLENGEren bigarren edizioaren 2. fasea hasi da
Izena emateko 0. fasean zazpi herrialdetako (Kolonbia, Malaysia, Belgika, Alemania, Tanzania, Estatu Batuak eta Espainia –Euskadi, Nafarroa eta Valentziako Erkidegoa–) 108 taldetako 248 gaztek izena eman eta gero, eta , eta 1. fasean sailkatutako 20 taldeak ezagutu ondoren, enpresaren proiektu kooperatiboa garatzeko unea iritsi da, “Enpresa Proiektu Kooperatiboaren Gida” oinarritzat hartuta. 2. fasea hasteko, joan […]
2022KO ARIZMENDIARRIETAREN EGUNAREN GRABAZIOA
Jakinarazi genizuen bezala, azaroaren 16an, Arizmendiarrietaren Egunean, Iñaki Gabilondo kazetaria gure artean egoteko zortea izan genuen, Begoña Marañon kazetariarekin batera, “Arizmendiarrieta. Etorkizunaren historia” izeneko topaketan, Arrasateko Goi Eskola Politeknikoan; publiko ugari bertaratu zen, eta oso pozik atera ziren. Ekitaldira joaterik izan ez zenuten bazkideentzat, eta bertaratzeko zortea izan zutenentzat ere, grabazioa eskaintzen dizuegu: BIDEOA
“HAZIA” musikala ez da gelditzen
Arrasaten, Bilbon eta Donostian izan ondoren, abenduaren 17an, 19:30ean, Gasteizko Principal Antzokian izango da musikala. Hori dela eta, joan den ostiralean, abenduaren 2an, Miguel Angel Laspiur, Gontzal Mendibil eta Jesus Mari Arizmendiarrieta bertan zirela, komunikabideei prentsaurreko baterako deia egin zitzaien, Principal Antzokian bertan, eta han izan ziren Correo, Noticias de Alava, Cadena Ser, Onda Cero […]
“HAZIA”, ARRAKASTA GEHIAGO
Aretoa ia bete-beteta, eta gonbidatuen artean zeudelarik Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Javier Larrañaga, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Landa Ingurune eta Turismoko diputatua, Iker Estensoro, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko zuzendaria eta Iñigo Ucin, MONDRAGONeko lehendakaria, joan den larunbatean, azaroak 26, HAZIA musikala aurkeztu zen Donostiako Kursaaleko Auditorioan. Beste behin […]
Kursaalera heldu da “HAZIA”
Gogorarazi nahi dizuegu Arizmendiarrietaren bizitza eta obrari buruzko ikuskizun musikala azaroaren 26an, larunbata, iritsiko dela Donostiara, 20:00etan. Arrasateko eta Bilboko estreinaldietan gozatzeko aukerarik izan ez zenutenak Kursaalera joatera animatzen zaituztegu. Harritu eta hunkitu egingo zaituzte. Sarrerak Kursaaleko webgunean eta Auditorioko leihatiletan salgai daude. KURSAAL HAZIAren hurrengo eszenaratzea Gasteizko Principal Antzokian izango da abenduaren 17an, 19:30ean. […]
“ARIZMENDIARRIETA: ETORKIZUNAREN HISTORIA”
Iñaki Gabilondo kazetariak “2022ko Arizmendiarretaren Egunean” parte hartu zuen azaroaren 16an, Euskadiko Cadena Ser irrati kateko eskualdeko zuzendari eta Radio Bilbaoko zuzendari Begoña Marañonekin batera. “Arizmendiarrieta: Etorkizunaren historia” izenburupean, Gabilondok Arizmendiarrietaren pentsaeraren eta “indar ideien” eta horiek gaur egungo ingurune sozioekonomikoan duten indarraldiaren inguruko gogoeta egin zuen, eta gizarte berdinzale, solidario eta kooperatiboagoa bilatzera bultzatu […]
HAZIA MUSIKALAREN PRENTSAURREKOA DONOSTIAN
HAZIA musikalak irailaren 17an eta 18an Arrasaten egindako estreinaldian eta urriaren 1ean Bilboko Arriagan egindako emanaldian lortutako arrakasten ondoren, ikuskizuna Donostian izango da, Kursaalean, azaroaren 26an, 20:00etan. Hori dela eta, joan den asteartean, azaroaren 15ean, Miguel Angel Laspiurrek, Gontzal Mendibil, Aritz Salamanca eta Jesus Mari Arizmendiarrietarekin batera, aipatutako emanaldia aurkeztu zieten komunikabideei Kursaalean. Laspiur gure […]
IÑAKI GABILONDO ARIZMENDIARRETAREN EGUNEAN
Orain dela egun batzuk aurreratu genizuenez, azaroaren 16an, asteazkena, 18:00etan, ARIZMENDIARRIETAREN EGUNA ospatuko dugu Arrasaten, Goi Eskola Politeknikoan (MU), 6211 eta 6212 ikasgeletan. Ekitaldia, publiko orokorrari irekia, Iñaki Gabilondo kazetari ezagunarekin egingo den topaketa bat izango da, Jose Maria Arizmendiarrieta jaunaren figuraren inguruan hausnartzeko. Euskadiko SER kateko egungo lurralde zuzendari eta Radio Bilbaoko zuzendari Begoña […]
- 4 of 30
- « Aurrekoa
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- …
- 30
- Hurrengoa »