Misioa eta jarduerak

Misioa

  • Bizirik mantentzea Arizmendiarrietaren figura, haren biografia pertsonala, eta inspirazio iturri izan zituen balio humanistak, berak hasitako Esperientziaren aberastasuna, ideario soziala eta egin zituen ekarpen praktikoak bultzatuz eta babestuz.
  • Bere idearioaren eta obraren gaineko gogoeta eta egokitzapena sustatzea, etengabe eguneratzeko eta garatzeko.
  • Formula sozio-enpresarial berriei buruzko hausnarketa laguntzea, Arizmendiarrietaren ideia eta balioetan oinarrituta.
  • Elementu integratzaile bat eratzea Esperientziaren eta garapen kooperatiboaren inguruan interesa duten pertsonentzat.
  • Kooperatiben jarduera esparruak zabaltzea bultzatzea, herritarrengana hurbilduz, izaera kooperatiboko jarduera berrien bitartez.

 

Jarduerak

  • Arizmendiarrietaren legatua berreskuratzen eta kontserbatzen laguntzea.
  • Haren obra eta figura ezagutzen laguntzea.
  • Edonolako azterketa eta ekintzak egitea bultzatzea haren pentsamendua eguneratzeko.
  • Belaunaldi berriak Arizmendiarrietaren filosofiari atxikitzeko ekintzak garatzea.
  • Erakundeekin batera jardutea prestakuntza etiko-soziala sartu eta finkatzeko, hezkuntzaren arlo guztietan eta gizartean oro har.
  • Enpresa formula berriei edo formula kooperatiboan egin daitezkeen berrikuntzei buruzko hausnarketa sustatzea.
  • Ekonomia Sozialeko erakundeekin jardutea, bereziki erakunde kooperatiboekin.
  • Bazkide guztien arteko topaketa Foro bat bultzatzea.

 

Jardueren izaera

  • Kontzeptualak edo generikoak izango dira, errealitate sozio-enpresarial zehatzei buruzko iritziak edo gomendioak saihestuz, horien kudeaketa beraien arduradunei baino ez baitagokie.
  • Elkartearen beraren ekimenez garatuko dira, edo beste erakunde batzuek antola ditzaketenen osagarri moduan.