Dakizuen moduan BILBO eta ARRASATE izango dira Munduko Ekonomia Sozialaren Foruma datorren 2018ko urriaren 1-2-3-4an. Munduko 1.500 partehartzaile espero dira eta hirugarrena izango da SEUL- Korea eta MONTREAL-Quebec hirien ostean. ALEk aurkeztutako egitasmoak onartu ez diren arren, poster moduan aukeratu dute “ARIZMENDIARRIETA, XXI. mendeko kooperatibismoaren filosofoa” izenekoa. Gainera, ALE eztabaida tailer bat moderatzera gonbidatu dute, […]
Albisteak
Uztaileko gogoeta 2018
Hilabete honetan On Jose Mariaren hainbat hausnarketa jasotzen ditugu, LANAri buruzkoak, GOGOETAK liburuxkan zein COOPERACIÓN aldizkarian jasotakoak, guztiak ala guztiak gure Kooperatiba Esperientziaren lehen urteetan idatzitakoak. Mounier pentsalari pertsonalistarekin gogoraraziz lanak pertsona nobletzen duela, behin eta berriz esango digu lanean etsenplua eman behar dugula eta lana humanizatu. Behar dugun iraultzak lanean oinarritu behar du, […]
MONDRAGON-ALE LANKIDETZA ESPARRUA
Joan den maiatzaren 14an, gure Elkartearen Zuzendaritza Batzordean MONDRAGON-ALE lankidetza esparrua onartu zen, MONDRAGONen oniritziarekin. (Ikusi pdf dokumentua)
LIBURUTEGI DIGITALAREN PROIEKTUA: MONDRAGON – OPENKOOP
2013. urtean, Mondragon Unibertsitateak (MU), MONDRAGON eta gure Elkartearen (ALE) lankidetzarekin, bere gai hartu zuen mundu kooperatiboari buruzko biblioteka digital bat abiaraztea eta ondoren eguneratzea. Helburu orokorra termino hauetan formulatu zen: “Biblioteka bat sortzea, irekia eta digitala, Arrasateko Mugimendu Kooperatiboari buruz, bere historia, printzipioak, balioak eta lankidetza eta kudeaketa eredua jaso, zaindu, antolatu, kudeatu eta […]
Parlamentuak aho batez onartu du Enpresan parte hartzeko nafar eredu inklusiboa sustatzea
Joan den asteartean, ekainak 19, Nafarroako Parlamentuko Garapen Ekonomikorako Departamentuak Mozio bat onartu zuen Enpresan parte hartzeko Nafar eredu inklusiboa. Foru Ganberan presente dauden talde parlamentario guztiek babestuta. (Ikusi pdf) (Ikusi videoa) Gai zerrendako 3. puntua
Ekaineko gogoeta 2018
“Pertsonaren” balioari lotuta orain aurkezten ditugun gogoeten hautaketak joan den 2017ko uztailean eta azaroan argitaratutakoa osatzen du. Lortu behar den lehen onura, lehen erremedioa, ezinbesteko erremedioa, beharrezkoa, gizartearentzat premiazkoa, kontzientzia eta zentzu morala lehengoratzea da. Beste gogoeta batzuk (ikusi pdf dokumentua)
Arizmendiarrieta eta Langilearen Eguna
Arizmendiarrietaren gogoeten hileroko igorpenekin jarraituz, maiatz honetan eta LANGILEAREN EGUNA aprobetxatuz, LANAren kontzeptuarekin loturik egon daitekeen mezu-sorta bat aukeratu dizuegu. On Jose Mariarentzat nahitaezko euskarri osatzen dute Heziketak, Lanak eta Aurrezteak gizarte gero eta hobea lortzen joan gaitezen. Beraien artean aurkituko dituzue baita ere KOOPERAZIO Buletinetan, hori izan baitzen T.U.LANKIDE aldizkariak izan zuen lehen izena, […]
ALE-REN PARTE HARTZEA EKONOMIA SOLIDARIOAREN KUDEAKETA EKONOMIKO ETA SOZIALEKO MASTERREAN LANKIREKIN
Pasa den martxoaren 22an, lagun arteko afari atsegin batekin bukatu zen Ekonomia Solidarioaren Garapenerako Kudeaketa Ekonomiko eta Sozialeko Masterra, LANKI- Mondragon Unibertsitatearen Kooperatibismoaren Ikertegiak eta ALBOAN Fundazioak antolatua, eta Aretxabaletako Campuseko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean (HUHEZI). 16 lagunek parte hartu dute Masterrean, guztiak ere Amerika Latinoko zazpi herrialdetatik etorriak. Mondragon Unibertsitatean hiru hilabete eman […]
2018ko Batzar Nagusira Deialdia
Elkarte honetako Zuzendaritza Batzordeak 2018ko apirilaren 10ean hartutako erabakiaz, bazkideei dei egiten zaie Erakundearen OHIKO BATZAR NAGUSIRA etortzeko, lehen deialdian, 2018ko apirilaren 25an, 17:00etan, Arrasateko Garaia berrikuntza Gunean, Goiru kalea, 1 A eraikina, eta bigarren deialdian, baldin badagokio, aipatutako […]
2018ko Apirilak 22a
Egun hauetan, apirilaren 22an hain zuzen, betetzen dira 103 urte on Jose Maria Arizmendiarrieta jaio zela. Urteurren honetan bere pentsamendu bat aukeratu eta zuei erakustea pentsatu dugu. Bere jaiotzaren urteurrenean zer bidali aukeratzean, BIZITZA nola ulertzen zuen berak erakustea iruditu zaigu egokiena. Esan eta izan, pentsatu eta norbera eredu izan. Begira dezagun nolako poesia utzi […]
Apirileko gogoeta 2018
Hilabete honetan Arizmendiarrietaren filosofiarekin Kooperazioa eta Elkartasuna aztertuko dugu. Lankidetza badago elkartasunez joka dezakegu, eta elkartasunez jokatzen badugu aurrera egin dezakegu nagusirik gabe, hau da, askatasunez eta justiziarekin, emantzipazio sozial eta ekonomikoarekin. p081 Beste gogoeta batzuk (ikusi pdf dokumentua)
SARIA ARIZMENDIARRIETAREN LAGUNAK ELKARTEARI
Joan den martxoaren 22an, Biteri Ikastegi Nagusian, 2017/2018 ikasturte amaierako ekitaldi akademikoa eta kolegial nagusien inbestidura egiteko saioan, Mondragon Unibertsitateko errektore Vicente Atxa Uribek eta Pedro Biteri eta Arana Ikaste Nagusiko zuzendari Mikel Aranburu Barandiaranek presidituta, gure Elkarteari ohorezko beka bat eman zitzaion, Arizmendiarrietaren gogoetak eta balioak enpresan eta gizartean sustatzeko egindako lan, ilusio eta […]
- 15 of 30
- « Aurrekoa
- 1
- …
- 13
- 14
- 15
- 16
- 17
- …
- 30
- Hurrengoa »