Albisteak

Zorionak!!!!

Gure nahi hoberekin, Gabon hauek etortzear den Urteberri arrakastatsu baten hasiera izan dezala Gabon Zoriontsua eta Urte Berri On! (Irudia ikusi)

Abenduko gogoeta 2018

Errealistak eta pragmatikoak izateak ez dakar idealei uko egitea; baina idealak ez dira kimera eta amets ederrekin nahastu behar, gauzatu beharreko helburu izan behar dute eta. 429 (Ikusi pdf dokumentua)

ARIZMENDIARRIETAREN HERIOTZAREN URTEURRENA

Gaur, azaroak 29, 42 urte betetze dira Don Jose Maria Arizmendiarrieta hil zela. Efemeridea gogoratzeko, joan den azaroaren 19an, “ARIZMENDIARRIETAREN EGUNA” ospatu genuen Arrasaten, Goi Eskola Politeknikoan, gure Elkarteak antolatuta, “Gobernantza jasangarria: zuzendu eta antolatu etorkizunari aurrea hartuz” izenburuarekin Daniel Innerarityk eman zuen hitzaldiarekin. Hitzaldiak interes handia piztu eta jende asko bertaratu zen, eta Daniel […]

Azaroko gogoeta 2018

Berriz ere zuekin on Jose Maria Arizmendiarrieta zenaren heriotzaren 42 urte betetzen diren azaro honetan. Bere filosofia zuei gogorarazteko  asmoz, berarentzat hain garrantzizkoa zen LANA balioa aukeratu dugu berriz.  Aukeratu dugun lehen pentsamenduan ikus daiteke zer esaten zigun. LANA, garapenaren eta sustapenaren oinarri irmoa da. Batasu­na, denon indarrak multiplikatzen dituen palanka da. Lankide­tza, elkartasun erregimen […]

DON JOSE MARIA ARIZMENDIARRIETAREN KOADROA ARRASATEKO UDALETXEAN

Gure Elkarteak egindako gestioek, ARIZMENDIARRIETAren koadro bat, gure herrian egin zuen lana aitortuz, Arrasateko Udalbatza Aretoan Esteban Garibay, Pedro Viteri eta Arano maisuaren ondoan egon zedin, fruitua eman dute, joan den azaroaren 6an, asteartea, Osoko Bilkuraren saioan aurkeztutako mozioa onartu baitzen, alkatearen kalitatezko botoarekin. Gestioak uztailaren 5ean hasi ziren, gure bazkide Jose Antonio Altunak Arizmendiarrietaren […]

Azaroaren 19an ARIZMENDIARRIETAREN EGUNA

Datorren azaroaren 19an ARIZMENDIARRIETAREN EGUNA ospatuko dugu, Jose Maria Arizmendiarrietaren heriotzaren 42. urteurrena oroitzeko, Daniel Innerarity filosofoak emango duen hitzaldi batekin, Arrasaten, Goi Eskola Politeknikoan. Hitzaldiaren izenburua izango da: “Gobernantza jasangarria: zuzendu eta antolatu etorkizunari aurrea hartuz”, eta hau da filosofoak utzi digun laburpena: “Gure gizarteak modu jasanezinean ari dira beren etorkizuna ‘kontsumitzen’. Ikuspegi ekologiko, […]

Urriko gogoeta 2018

Arizmendiarrieta beti egon zen arduratuta kooperatibak aurrera ateratzeko langile-bazkide guztiak konturatu beharzirela langilea eta enpresaria batera direla, enpresa geurea dela esanez, eta ahalik eta hobeen mantenitu behar genuela guretzako eta etorriko direnentzako. Hilabete honetan Arizmendiarrietaren Gogoetak liburutik hartutako esaldiak dakarzkigu eta bakoitzaren KONPROMISOAZ eta ARDURETAZ hitz egiten digu.   Kooperatibista, langilea ez ezik enpresaburua ere […]

2018KO GSEF BILBON ETA ARRASATEN

Joan den astean, urriaren 1, 2 eta 3an, Foro Sozial Ekonomiko Globalaren (GSEF) laugarren edizioa egin zen Bilbon, eta 84 herrialdetako 1.700 lagunek parte hartu dute, tartean egonik  administrazio publikoetako ordezkariak, alkateak, hirugarren sektoreko eragileak, nazioarteko erakundeak eta ekonomia sozialeko adituak.   (Ikusi pdf dokumentua)

Argi berdea Eusko Legebiltzarrean Enpresan parte hartzeko euskal eredu inklusiboari

Atzo, irailak 27, Eusko Legebiltzarrean Legez besteko Proposamen bat onartu zen Enpresan parte hartzeko euskal eredu inklusibo bat sustatzeko, Ganbaran zeuden talde parlamentario guztien babesarekin. Enpresaren euskal eredua (eredu ez-zurruna, aldaketetara irekia eta progresiboki eta enpresa bakoitzaren errealitate konkretuaren arabera ezartzekoa), Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartetik bultzatuta, politika, enpresa eta sindikatu arloko sentsibilitate desberdineko pertsona talde batek […]

EUSKO IKASKUNTZAK BERE 18. KONGRESUAREKIN OSPATUKO DU MENDEURRENA

1918an sortu zenetik, Eusko ikaskuntzaren 17 Kongresu antolatu dira, bi helburu nagusirekin, euskal kultura eta ikerkuntza sustatzea, eta Euskal Herriaren erronka eta beharrei buruzko prospekzioa egitea. Aurki, urrian eta azaroan, Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresua elkartuko da,  “Geroa Elkar-ekin / El futuro que nos (re)une / Notre futur ensemble” lemapean. Kongresuarekin batera, Eusko Ikaskuntzaren Mendeurrena ospatuko […]

Iraileko gogoeta 2018

Hilabete honetan Arizmendiarrietaren Gogoetak liburutik hartutako esaldiez aparte, COOPERACIÓN aldizkaritik hartutako beste ideia batzuk ere dakarzkigu Elkartasuna, Kooperazioa eta Interkooperazioari buruz. Dakizuenez TU-Lankide aldizkariaren aurretik Cooperación aldizkaritxoa sortu zuen gure On Jose Mariak.   Elkarte edo komunitate baten irmotasuna eta sendotasuna bertako kideen elkartasun sentimenduaren araberakoa izango da. GURE KOOPERATIBETAKO KIDEEN EGIAZKO ELKARTASUNA DA KOOPERATIBEN […]

Gazteriaren begirada on Jose Mariaren betaurrekoekin

Giza izaerak, errealitate berriei aurre egitearen beldur agian, iragan oro izan zela hobe diosku, baina hori ez da hola. Belaunaldiz belaunaldi birus hilgarri baten antzera mezu ilun bat zabaltzen duen ameskeria bat baino ez da: ez zaitezte saiatu, ez egin ahaleginik. Hala ere, arau orok du bere salbuespena, eta horixe da gurea, kooperatibista gazteen alternatiba […]