Albisteak

Mondragon Unibertsitateko ikasle talde batek Arizmendiarrieta irudikatu egin du

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa Falkultateko lau ikaslek Arimendiarretaren irudia egin dute marketeria teknika erabilita. Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko irakasle talde batek GU proiektu bat abiarazi du, “EJE” izenarekin; horren bitartez, ikasleek, ikasten ari diren graduaren maila gorabehera, taldeak egindako produktu batean pentsatu behar du, “bere enpresa” martxan jartzeko egin beharreko gestio guztiak egiteko. “Egiten […]

2013rako Batzar Orokorrera Deialdia

Bazkide Agurgarriak Batzar Orokorrera etortzeko deia egiten dizugu: Data: 2013ko apirilak 11an, osteguna Ordua: Lehenengo deialdian: 17.30etan Bigarren deialdian: 18.00etan Lekua: Garaia Berrikuntza Gunea Goiru Kalea, 1A Eraikuntza Arrasate – Gipuzkoa Gai Zerrenda: 1.-Aurreko aktaren onarpena 2.-2012 ekitaldiko txostena 2.1 Lehendakaritzaren azalpena 2.2 2012ko Elkartearen ekonomi datuak 3.2013ko Gestio Plana 3.1 Azpiegitura bakoitzeko 2013ko Gestio […]

Biak partekatu, ardura… eta agintea

Estosololoarreglamosentretodos.org urte hasieran (itxuraz, sozialisten ingurutik) sortutako ekimen bat izan zen, eta azpimarratzen zuen herritar guztiok hartu behar genuela ardura, jadanik agertzen hasia zen krisi ekonomiko latza konpontzeko. Antzeko mezua errepikatu dute enpresarien ordezkariek ere. Esan dute langileek ere lagundu beharra daukatela, enpresek iraun dezaten, enpresok ixteak haiei ere egingo bailieke kalte. Halere, nola ardura […]

Biak partekatu, Sakrifizioak… eta irabaziak

Frantziako Lehendakaritzako Ikerketa Zentroak egindako ikerketa baten arabera, soldatek frantses Balio Erantsian duten pisua ez da modu esanguratsuan aldatu azken 35 urtean. Kontuan edukirik zuzendaritzako kideen ordainketa hobetu egin dela hainbat pizgarriri (ordainsari aldakorra, “stock options”-ak,…) esker, ikerketak ondorioztatzen du soldatapeko langile apalenek (gazteak eta etorkinak, batik bat) pisu erlatiboa galdu dutela Frantzian produzitutako aberastasunaren […]

Kooperatibismoaren izaera unibertsala

Elkarrekin egin zuten amets, eta gu amets horien oinordekoak gara. Elkarrekin eraiki ditugu sare biziak eta oraina oratzeko garaia heldu zaigu, etorkizuna eratzeko. Gaur landatuko ditugun hazietatik loratuko da mundu hobe bat. 2012ko Kooperatiben Nazioarteko Urtean, Rochedaletik mundura garamatza musikak. Hamabost hizkuntza, milaka esku eta hamaika amets. Zabaldu mezua eskutik eskura!

aktiON Jardunaldia

Azaroaren 23an Aktion jardunaldia egin zen Garaia berrikuntza gunean, Arrasaten, bertan kooperatibismo eta ekintzailetasunaren inguruan hitz egiteko.Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak eta Snatu ikasle Elkarteak antolatuta.  http://www.flickr.com/photos/arizmendiarrieta/sets/72157632126188797/

Kooperatibismoa eta ekintzailetasuna ardatz, belaunaldi arteko topaketa Garaian

Garaia Berrikuntza Gunean Aktion deituriko ekimena egin zuten ostiralean. Kooperatibismoa izan zuten ardatz nagusi, eta baita ekintzailetasuna ere. Taldetan gai ezberdinak jorratu ondoren, bi ekintzaileren esperientzia entzun zuten bertaratutakoek eta ekitaldiari amaiera emateko, Edurne Pasabenek berbaldia eskaini zuen.

‘Aktion’ ekitaldia Garaian ALE eta ‘Snatu’ren eskutik

Arizmendiarrietaren Lagunen Elkarteak (ALE) eta Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza fakultateko LEINN graduko Snatu Koop.Elk. enpresak antolatuta, Aktion’ ekitaldia egingo da Garaia Berrikuntza Gunean azaroaren 23an. Kooperatibismoa, gazteak eta langabezia, dialogo intergenerazionala, gaur egungo baloreak… berbagai izango dituen ekitaldia da ‘Aktion’, eta ideia nagusia adin eta esparru desberdinetako pertsonak elkartzea da, are eta ideia sormen handiena batzeko, […]

Arizmendiarrietari buruzko mahai inguruak

Jose Maria Arizmendiarrietaren heriotzaren 36.urteurrena dela eta, Arrasate-Bergarako Artzapez-barrutiak Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartearekin batera, hainbat mahai-inguru antolatu ditu Mugimendu Kooperatiboa sustatu zuten baloreen gainean hausnartzeko asmoarekin. Arizmendiarrietaren helburua Ebanjelioaren eta Elizaren Gizarte Doktrina jarraituz gizabanako guztien duintasuna eta berdintasuna lortzea zen. Gainbehera ekonomiko eta gizartearen nahasmen egoera honetan, etorkizunari begira balio handiko erreferentea izan daiteke Arizmendiarrietaren […]

Together

TOGETHER (‘Elkarrekin’) dokumentalak enpresa kooperatiboek krisiaren aurrean eusteko eta suspertzeko duten ahalmena erakusten du. Bideoan kooperatibak birmoldatzeko neurrien adibide esanguratsuak aurkezten dira, Europako lau herrialdetan: L’Aisneko Fundizioa (Frantzia), krisian zegoen eta kooperatiba bihurtu zen enpresa; MONDRAGON Korporazioa, Espainiako zazpigarren industri talderik handiena; Muszynianka, Polonian ur minerala ekoizten duena, eta Consorzio SIS, Italiako kooperatiba sozialen partzuergoa.

Herri bazkaria – Kooperatiben jaia

Ba al dakizu kontsumitzen dituzun produktuen atzean nekazaritzako elikagaien Kooperatiba bat dagoela? Eta euren produktu gehienak Eusko Label direla? AUSOLANek, sukaldaritzan aritzen den Kooperatibak, kooperatiben produktuekin egindako menua prestatuko du egun berezi honetan. Kalitatezko menu bat arrazoizko prezioan jateko aukera paregabea izango da. HAURRENTZAKO MENUA (ogia eta ura barne daude) Pasta txorizo eta tomatearekin (GARLAN […]