Albisteak

aktiON Jardunaldia

Azaroaren 23an Aktion jardunaldia egin zen Garaia berrikuntza gunean, Arrasaten, bertan kooperatibismo eta ekintzailetasunaren inguruan hitz egiteko.Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak eta Snatu ikasle Elkarteak antolatuta.  http://www.flickr.com/photos/arizmendiarrieta/sets/72157632126188797/

Kooperatibismoa eta ekintzailetasuna ardatz, belaunaldi arteko topaketa Garaian

Garaia Berrikuntza Gunean Aktion deituriko ekimena egin zuten ostiralean. Kooperatibismoa izan zuten ardatz nagusi, eta baita ekintzailetasuna ere. Taldetan gai ezberdinak jorratu ondoren, bi ekintzaileren esperientzia entzun zuten bertaratutakoek eta ekitaldiari amaiera emateko, Edurne Pasabenek berbaldia eskaini zuen.

‘Aktion’ ekitaldia Garaian ALE eta ‘Snatu’ren eskutik

Arizmendiarrietaren Lagunen Elkarteak (ALE) eta Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza fakultateko LEINN graduko Snatu Koop.Elk. enpresak antolatuta, Aktion’ ekitaldia egingo da Garaia Berrikuntza Gunean azaroaren 23an. Kooperatibismoa, gazteak eta langabezia, dialogo intergenerazionala, gaur egungo baloreak… berbagai izango dituen ekitaldia da ‘Aktion’, eta ideia nagusia adin eta esparru desberdinetako pertsonak elkartzea da, are eta ideia sormen handiena batzeko, […]

Arizmendiarrietari buruzko mahai inguruak

Jose Maria Arizmendiarrietaren heriotzaren 36.urteurrena dela eta, Arrasate-Bergarako Artzapez-barrutiak Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartearekin batera, hainbat mahai-inguru antolatu ditu Mugimendu Kooperatiboa sustatu zuten baloreen gainean hausnartzeko asmoarekin. Arizmendiarrietaren helburua Ebanjelioaren eta Elizaren Gizarte Doktrina jarraituz gizabanako guztien duintasuna eta berdintasuna lortzea zen. Gainbehera ekonomiko eta gizartearen nahasmen egoera honetan, etorkizunari begira balio handiko erreferentea izan daiteke Arizmendiarrietaren […]

Together

TOGETHER (‘Elkarrekin’) dokumentalak enpresa kooperatiboek krisiaren aurrean eusteko eta suspertzeko duten ahalmena erakusten du. Bideoan kooperatibak birmoldatzeko neurrien adibide esanguratsuak aurkezten dira, Europako lau herrialdetan: L’Aisneko Fundizioa (Frantzia), krisian zegoen eta kooperatiba bihurtu zen enpresa; MONDRAGON Korporazioa, Espainiako zazpigarren industri talderik handiena; Muszynianka, Polonian ur minerala ekoizten duena, eta Consorzio SIS, Italiako kooperatiba sozialen partzuergoa.

Herri bazkaria – Kooperatiben jaia

Ba al dakizu kontsumitzen dituzun produktuen atzean nekazaritzako elikagaien Kooperatiba bat dagoela? Eta euren produktu gehienak Eusko Label direla? AUSOLANek, sukaldaritzan aritzen den Kooperatibak, kooperatiben produktuekin egindako menua prestatuko du egun berezi honetan. Kalitatezko menu bat arrazoizko prezioan jateko aukera paregabea izango da. HAURRENTZAKO MENUA (ogia eta ura barne daude) Pasta txorizo eta tomatearekin (GARLAN […]

Kooperatiben jaia

“Kooperatibek mundu hobea eraikitzen dute”. Lelo horrekin abian jarri zen 2012ko Kooperatiben Nazioarteko Urtea. Galtzak bete jarduera etorri zaigu 2012a, eta urteari amaiera emateko, azaroaren 11n,Durangoko Landako Gunean, Kooperatiben Jaia ospatuko dugu. Antzerkia, musika, tailerrak, nekazari-elikagaien kooperatiba azoka… Hainbat kooperatibaren laguntzarekin, programa zabala prestatu dugu egun berezi horretarako, gure enpresa-eredua jendarteratu, eta bizi dugun egoera […]

Uztailak 7, Kooperatiben 90.Nazioarteko Eguna

2012ko Kooperatiben Nazioarteko Eguna esanahi berezia duen eguna da, Nazio Batuek erabaki baitute 2012a Kooperatiben Nazioarteko Urtea izango dela. Ospakizun berezi horren harira, Nazioarteko Urterako aukeratu den gaia Nazioarteko Egunean erabiliko den berbera izango da: “Kooperatibek mundi hobea erikitzen dute”. Kooperatiben Nazioarteko Urtean, kooperatiben historia jende multzo zabalago bati helarazteko aukera paregabea daukagu. Gurea ez […]

Kooperatiben Nazioarteko Urtea ONCEren bost milioi kupoitan

Uztailaren 8ko Asteburuko ONCEren Kupoia Kooperatiben Nazioarteko Egunari eskeini zaio. Ekimen honekin, ekonomia eta gizartearen garapenaren alde kooperatibek egindako lana babestu nahi du itsuen erakundeak. Batez ere, pobrezia murriztu, enplegua sortu eta gizarteratzea bultzatzeko kooperatibek egiten duten lana goraipatu nahi du. Bost milioi kupoik irudi hori zabalduko dute Espainia osoan zehar. Basilio San Gabriel ONCEren […]

Kooperatibak krisiaren aurrean

Kooperatiba-gai teoriko zein praktikoei buruz hausnartzeko EKGK – Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak eta Konfekoop – Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak partekatzen zuten beharra izan zuen abiapuntu “Forokoop – Kooperatiba Eztabaidarako Foroak”. Ekainaren 13an, VI. Jardunaldia egingo da, erronka interesgarri baten inguruan hitz egiteko: “Kooperatibak krisiaren aurrean” Azken urteetan egin den moduan, gaiak lantzeko modua zehaztutako eztabaidagai horretan […]

Demokrazia Ekonomikoaz

Demokraziaz ari garenean demokrazia “politikotaz” aritzen gara eta erakunde politiko mota bat, Estatu eta gobernu era berezi bat, adierazi nahi izaten dugu. Hala ere demokrazia “sozialaz”, “ekonomikoaz”, edo azken aldian “ezagutzaren” demokraziaz ere, jardun da eta mintzatu ohi da. 1989an Berlingo Horma erori ondoren askorentzat demokrazia ekonomikoa Marxen demokraziaren ikuspegi tamalgarria besterik ez da izan, […]