Albisteak

Urriko gogoeta 2019

Justizia balioarekin jarraitzen dugu. Joan zen apirilean hasi genuen bere garapena. Hezkuntza da ordena sozial, humano eta justu berri baten sustapenerako oinarri naturala eta ezinbestekoa. (p191) (pdf dokumentua ikusi)

Iraileko gogoeta 2019

Oraingoan pertsona eta gizartea lotzen duen balioa lantzen dugu: askatasuna. Oinarrizko justiziaren lehen forma da batzuek besteekin erabili behar duguna elkarri izaki librea garela onartuta. (p77) (ikusi pdf dokumentua)

ALFONSO GORROÑOGOITIA ZENDU DA

Alfonso Gorroñogoitia hil da,ARRASATEko Esperientzia Kooperatiboaren bost fundatzaileenetako azkena. Orain dela hilabete eta erdi baino ez, uztailaren 20an, Jose Mari Ormaecheak utzi gintuen,eta orain, irailaren 6an, Alfonso Gorroñogoitia joan zaigu, MONDRAGON Taldearen sortzaileetatik bizirik zegoen azkena; biak ARRASATEko Esperientzia Kooperatiboa esaten zaionaren lider nagusiak izan ziren. Hain zuzen ere, maiatzaren 9an, gure Batzar Nagusian, Elkarteak […]

ARIZMENDIARRIETAREN LAGUNAK ELKARTEAREN MARKA BERRIA

ALEren nortasuna berritzeko ideia, hain zuzen, erakundeak, gaur egungo komunikazio kanalak baliatuz, jende gazteagoarengana iristeko duen premiatik sortu da. Egin nahi zen eguneraketa ez zen soilik estetikoa; aitzitik, bestelako sare sozial batzuk ere jokoan sartu nahi ziren, bai eta hutsetik hasitako komunikazio estrategia bat ere. Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartean egiazki sinesten genuen beharrezkoa zela Jose Mariaren […]

JOSE MARIA ORMAECHEA ZENDU DA

Bi hilabete baino ez dira igaro, maiatzaren 9tik, gure Elkarteak errekonozimendu bat egin zionetik Jose Mari Ormaecheari, Alfonso Gorroñogoitiarekin batera, ARRASATEko Esperientziaren alde eta balio kooperatiboak defendatu eta garatzeko egindako lanagatik, Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteko (ALE) ohorezko bazkide izendatzeaz gain. Gaur min dugu haren galeragatik, LIDER eta EKINTZAILE bat joan zaigu, letra larriz, zeina nekez ahaztuko […]

Uztaileko gogoeta 2019

Esperientzia Kooperatiboaren hasieratik bertatik, gure on Jose Maria gogoangarriak beharrezko ikusi zuen Kooperatiban LIDERGOAren gaiari heltzea, lan komunitate aktibo, erantzukizunduna eta kooperatiban integratua lortzeko zuzendaritzaren funtzioak duen garrantzia gogora ekarriz. Zuzendaritza talde horren baitan kokatzen ditu, logikoki, pertsonen koordinazio mota oro egiten dituzten pertsona guztiak, kopurua txikia izanagatik ere. Lehenbiziko urte haietako gogoetatik abiatuz, gai […]

Ekaineko gogoeta 2019

Gaur DEMOKRAZIAREN baliora hurbilduko gara, Arizmendiarrietaren idatzietan. Jakin dezazuen, maiztasunen araberako sailkapenean hamaikagarrena da, Pertsona, Lankidetza, Gizarte Eraldaketa eta Hezkuntza goiburuarekin. Berehala erakusten dizkigu horren mugak bere jardueran. Gure demokrazia, hainbeste maite duguna, diktadura bihur daiteke bai goian daudenek boterea gehiegikeriaz erabiltzeagatik bai behean daudenek dagokien botereari uko egiteagatik. (099) (Ikusi pdf dokumentua)

ARIZMENDIARRIETAREN LAGUNAK ELKARTEAREN 2019ko BATZAR NAGUSIA

Atzo, maiatzak 9, gure Batzar Nagusia egin genuen. Han, Miguel Angel Laspiurrek, Elkarteko Lehendakariak, 2018ko Memoria hizpide hartuta, MONDRAGONen eta ALEren arteko lankidetza esparrua nabarmendu zuen; izan ere, horren baitan, kooperatibarekin lotutako prestakuntza eta hedapenari laguntza emateko eta gizartea eraldatzeko lankidetzak egin dira. Lehendakariak beste gertakari garrantzitsu bat ere nabarmendu zuen: Legez Besteko Proposamen eta […]

Maiatzeko gogoeta 2019

LANAREN EGUNA dela tarteko, kooperatibistak berez izan beharreko bertute nabarmenenak gogorarazteko ideia bat jakinarazi nahi dizuegu. Eta horrekin batera beste gogoeta batzuk, Arizmendiarrietarenak horiek ere, lan munduan dihardugula gogorarazten digutenak, eta horrenbestez, bertako kide diren pertsona guztiekin derrigorrez lankidetzan eta elkartasunez jokatu behar dugula gogorarazten digutenak. Kooperatibistok daukagun konpromiso gaitasunagatik nabarmendu behar dugu: geure kudeaketan […]

2019ko Batzar Nagusira Deialdia

Elkarte honetako Zuzendaritza Batzordeak 2019ko apirilaren 8an hartutako erabakiaz, bazkideei dei egiten zaie Erakundearen OHIKO BATZAR NAGUSIRA etortzeko, lehen deialdian, 2019ko maiatzaren 9an, 17:00etan, Arrasateko Garaia berrikuntza Gunean, Goiru kalea, 1 A eraikina, eta bigarren deialdian, baldin badagokio, aipatutako lekuan, egun bereko 18:00etan, gai zerrenda honen arabera: Gai zerrenda: 1.- Batzarraren akta onartzeko bazkideak izendatzea. 2.- 2018ko ekitaldiari dagozkion […]

Apirileko gogoeta 2019

Oraingoan justiziaren balioa landuko dugu, zeina Arizmendiarrietaren idatzietan honelako balioen ondoan agertu ohi den: elkartasuna, maitasuna, duintasuna, heziketa, etab. Termino edo kontzeptu horien bitartez garatzen du bere pentsaera kooperatiboa. Justiziaren balioa da balioen artean maiztasunagatik nabarmentzen direnetako bat (ikus dokumentua: “ALEko bazkideei zuzendutako komunikatua, 2. zk. G-B 01 Maiztasunak”).   Ezin da justiziaz jardun gizakien duintasuna zer den ez dakitenen […]