Albisteak

Apirileko gogoeta 2020

Gaur egungo egoeran, egoki dirudi gure Hileko Gogoeta “ELKARTASUNARI” eskaintzea. Don Jose Mariak sarritan aipatzen zuen balio hori; batzuetan, eskuzabaltasunarekin eta justiziarekin lotzen du, biak ala biak giza duintasunaren adierazpentzat hartuta. Nire aburuz, giltzarria da (elkartasuna, kolaborazioa) eta, nahi baduzue, sekretu atomikoa, bizitza soziala irauliko duena. p319 (Ikusi pdf dokumentua)

AMAITU DA DIBERTSIOA!

Bizitzea egokitzen ari zaizkigun une nahasi eta zail hauetan, koronabirusaren pandemiak eraginda, denok gure etxean konfinatuta egotera eraman gaituztelarik, Gontzal Mendibilen artikulu bat iritsi da gure eskuetara, Covid-19aren etorkizuneko ondorioez duen ikuspegiari buruz, eta interesgarria iruditu zaigu gure webgunean argiratzea, egilearen baimenarekin. Ezagutzen ez duzuenontzat, Gontzal Mendibili musikari eta kantautore euskaldun bat da, espektakuluaren munduan […]

Elkartea Euskadiko Elkarrizketa Sozialaren Mahaian

Gure Elkarteko lehendakari Miguel Angel Laspiurrek enpresan parte hartzeko euskal eredu inklusiboa aurkeztu du Euskadiko elkarrizketa sozialaren mahaian, horko partaideak direlarik Eusko Jaurlaritza, Confebask eta CCOO eta UGT sindikatuak, Eusko Legebiltzarraren aginduaren arabera, zeinak Gasteizko exekutiboari eskatzen baitio langileen partaidetza sustatu, garatu eta bultzatzeko enpresen kudeaketari, emaitzei eta jabetzari dagokienez. Bilera hilaren 11n egin zen, […]

Arizmendiarrieta eta Emakumearen Nazioarteko Eguna

Martxoaren zortziak beharrezko izaten jarraitzen du, eta horregatik, gaur, Don Jose Mariak emakumeari buruz egindako gogoeta batekin hasiko gara, berezi identifikatzen baikara horrekin: “Emakumearen posizioa da, gizarte guztietan, bere garapen mailaren neurri zehatza.” (p 66) Gogoetak berritasun bat dakar, garapenaren kontzeptuari “emakumeak gizartean duen posizioa” gehitzen diolako, hau da, izaera sozialeko aldagai bat, izaera ekonomikoko […]

Martxoaren Zortzia beharrezkoa da oraindik (Itziar Usabiaga)

Sentsazioa gazi-gozoa da; gure aldetik, balorazio guztiz negatiboetatik ihes egin nahi dugu, eta emakumearen sustapenean aurrerapen ukaezinak eragin dituzten alderdiei ere erreparatu, zalantzarik gabe, sakontzen jarraitu beharko ditugun arren, pertsona guztien arteko berdintasuna lortzen aurrera egiteko. Gaur egun emakumeak gizartean duen posizioaren ezaugarria da menpekotasun egoeran dagoela, genero rolen banaketa historikoaren arabera. Ez dago gaizki […]

Otsaileko gogoeta 2020

KOMUNITATEA Komunitate batean eta pertsona-herri batean bizi gara. Habitat natural horretan sustatu nahi da José María Arizmendiarrieta jaunak asmatu, bultzatu eta sustatu zuen eraldaketa sozial guztia. Banakako zortasunak gainditzeko pertsona integratuen, kooperatibisten eta kooperatiben komunitatea.   Ez dago komunitateaz hitz egiterik harremanak eta elkarbizitza indarrezko egoeretan oinarrituta baldin badaude. (p 82). (Ikusi pdf dokumentua)

ALEren Komunikazio Plana 2019an

2019. urtea urte bizia izan da ALEren Komunikazio Planean; hauek nabarmenduko genituzke: ALEren logo berria plazaratzea, moderno eta gazteagoa, eta, horri esker, erabilera digitala hobetzea lortu dugu eta, oro har, kode bisuala indartzea. Arizmendiarrietaren profil bat sortzea Twitterren. 2 ekitaldi garrantzitsu antolatzea, horietako bat gure Batzar Nagusiaren amaieran, maiatzaren 9an, Juanjo Alvarezen parte hartzearekin, “Zientzia, […]

JOXE AZURMENDI KONGRESUA

Biltzarra Jakin Fundazioak, EHUk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu zuten, San Telmo Museoren laguntzarekin, eta Joxe Azurmendi Otaegirena (Zegama, 1941) Euskal Herriko filosoforik emankorrenaren lana aztertu zen, egungo ikuspegitik, haren lanean azpimarratzekoak izanik filosofia eta politika zein kultura, literatura eta hizkuntza. Hori guztia, diskurtso labur batekin, une bakoitzeko arazoei erantzuteko gaitasunarekin, eta hausnarketa teoriko sakonetan […]

Urtarrileko gogoeta 2020

Hilabete honetako gogoetak Arizmendiarrietaren berezko balio bati egiten dio aipamena: ekintza. Izan ere, sarritan definitzen da Don Jose Maria “ekintzako gizon” moduan, eta nabarmentzen dugun gogoeta bere harribitxirik esanguratsueneko bat da: Ideia edo hitz ona ekintza bihurtzen dena da. (p165) (Ikusi pdf dokumentua)

Abenduko gogoeta 2019

Gaur zentratzen gara kooperatibista izateko modua laburtzen duen pentsamendu sakon, labur eta sendo batean. Pertsona izateko modu bat suposatzen duen modu bat. Eskatzen diguna, askatasun kontzientzia, justizia soziala, giza garapen kontzientzia. Guzion eta bakoitzaren parte-hartzea, alegia. Giza balioak giza kontzientziarekin leial izanda baino ez dira lortzen. 149 (Ikusi pdf dokumentua)

Azaroaren 27an ARIZMENDIARRIETA EGUNA ospatu genuen

Gure Elkartearen Ezohiko Batzar Nagusia egin eta gero, zeinean aho batez onartu baitzen Estatutu Sozialen aldaketa, “ARIZMENDIARRIETA EGUNA”-ren ekitaldi nagusia egin zen, Ane Irazabal arrasatear kazetariak eman zuen hitzaldiarekin, “Pertsonak, titularren gainetik” izenburupean.  Hitzaldiaren oinarrian zegoen gatazka guneetan izan duen esperientzia, esaterako, duela gutxi Sizilian bizi izandakoa, Aita Marik erreskatatutako 78 kideen albistearen inguruan. Aipatu […]