Albisteak

MARKINAK ARIZMENDIARRIETA GORAIPATZEN DU

Bihar, azaroak 30ean, 12:00etan, Jose Maria Arizmendiarrieta hil zeneko 43. urteurrena ospatzeko, Markinako Udalak omenaldi bat antolatu dio. Omenaldi horretara gonbidatu dute gure elkartea. Arizmendiarrietari buruzko plaka berri bat jarriko dute gaur egungo udaletxean eta Arizmendiarrietaren Lagunen Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko idazkariak “Arizmendiarrietaren Balioen Unibertsoa” hitzaldia emango du. Ekitaldia Udaletxeko Pleno Aretoan izango da eta Jasone […]

Azaroaren 27a, ARIZMENDIARRIETA EGUNA

Datorren azaroaren 27an, gure Ezohiko Batzar Nagusiaren ondoren, publiko guztiarentzat irekitako ekitaldi batean, ARIZMENDIARRIETA EGUNA ospatuko dugu, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan –Loramendi 4, 5001 ikasgela–, 19:00etan, Ane Irazabal Arrasatear kazetariaren hitzaldi batekin, zeinak azken urteotan Ekialde Hurbileko, Afrikako eta Europako errefuxiatuen eta migrazio fenomenoen dramatismoa aztertzen jardun baitu.   Hitzaldiaren izenburua izango da: “Pertsonak, […]

SENIOR LAGUNTZAILE KOOPERATIBOAK (SELAKO)

2010. urtean, gure Elkarteak ohar honen goiburuan dagoen izena daraman proiektua jarri zuen martxan, helburu honekin: enpresa kudeaketa kooperatiboan esperientzia eduki eta aurre erretiroa edo erretiroa hartua duten pertsonen esperientzia aprobetxatzea, erakunde desberdinen beharrei (MONDRAGON, unibertsitateak, elkarteak, GKEak…) erantzuteko, irabazi asmorik gabe.  Ia 10 urteko bide honetan, gure Elkarteak proiektu honetan egin duen jarduera handia […]

Azaroko gogoeta 2019

Hil honetan Arizmendiarrietak GIZARTE ERALDAKETARI buruz zituen ideiak landuko ditugu, izan ere, balio hori oso kontuan hartzen ari baita hilabete hauetan gure komunitatearen etorkizuna diseinatzeko, datozen belaunaldiei begira.  Don Jose Mariak maxima argi bat zeukan, berari buruzko idatzi askotan agertzen dena: mundua etengabe eraldatzeko eman zaigu, ez begira egoteko. Hemen TULankideren aurretik, COOPERACION izenarekin, sortu […]

Ezohiko Batzar Nagusira Deialdia

Elkarte honetako Zuzendaritza Batzordeak 2019ko urriaren 14an hartutako erabakiaren ondorioz, bere bazkideak deitzen ditu Erakundearen EZOHIKO BATZAR NAGUSIA egitera, lehen deialdian, 2019ko azaroaren 27an, 17:00etan, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan –Loramendi kalea 4, 5. eraikina, Arrasate–, eta bigarren deialdian, hala badagokio, adierazitako lekuan, egun bereko 18:00etan, honako gai zerrendaren arabera GAI ZERRENDA 1.- Batzarraren akta […]

BILERA LEHENDAKARIAREKIN

2019ko maiatzaren 9an egin genuen gure azken Batzar Nagusian Elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kide berriak izendatu genituen, eta Lehendakariari Batzorde hori aurkezteko bilera bat eskatu genion. Atzo, urriak 29, Iñigo Urkullu lehendakariak gure presidente Miguel Angel Laspiur eta Elkarteko kide Jose Luis Madinagoitia hartu zituen, eta bertan izan ziren baita ere Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburu […]

Urriko gogoeta 2019

Justizia balioarekin jarraitzen dugu. Joan zen apirilean hasi genuen bere garapena. Hezkuntza da ordena sozial, humano eta justu berri baten sustapenerako oinarri naturala eta ezinbestekoa. (p191) (pdf dokumentua ikusi)

Iraileko gogoeta 2019

Oraingoan pertsona eta gizartea lotzen duen balioa lantzen dugu: askatasuna. Oinarrizko justiziaren lehen forma da batzuek besteekin erabili behar duguna elkarri izaki librea garela onartuta. (p77) (ikusi pdf dokumentua)

ALFONSO GORROÑOGOITIA ZENDU DA

Alfonso Gorroñogoitia hil da,ARRASATEko Esperientzia Kooperatiboaren bost fundatzaileenetako azkena. Orain dela hilabete eta erdi baino ez, uztailaren 20an, Jose Mari Ormaecheak utzi gintuen,eta orain, irailaren 6an, Alfonso Gorroñogoitia joan zaigu, MONDRAGON Taldearen sortzaileetatik bizirik zegoen azkena; biak ARRASATEko Esperientzia Kooperatiboa esaten zaionaren lider nagusiak izan ziren. Hain zuzen ere, maiatzaren 9an, gure Batzar Nagusian, Elkarteak […]

ARIZMENDIARRIETAREN LAGUNAK ELKARTEAREN MARKA BERRIA

ALEren nortasuna berritzeko ideia, hain zuzen, erakundeak, gaur egungo komunikazio kanalak baliatuz, jende gazteagoarengana iristeko duen premiatik sortu da. Egin nahi zen eguneraketa ez zen soilik estetikoa; aitzitik, bestelako sare sozial batzuk ere jokoan sartu nahi ziren, bai eta hutsetik hasitako komunikazio estrategia bat ere. Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartean egiazki sinesten genuen beharrezkoa zela Jose Mariaren […]

JOSE MARIA ORMAECHEA ZENDU DA

Bi hilabete baino ez dira igaro, maiatzaren 9tik, gure Elkarteak errekonozimendu bat egin zionetik Jose Mari Ormaecheari, Alfonso Gorroñogoitiarekin batera, ARRASATEko Esperientziaren alde eta balio kooperatiboak defendatu eta garatzeko egindako lanagatik, Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteko (ALE) ohorezko bazkide izendatzeaz gain. Gaur min dugu haren galeragatik, LIDER eta EKINTZAILE bat joan zaigu, letra larriz, zeina nekez ahaztuko […]