Albisteak

ARIZMENDIARRIETAREN LAGUNAK ELKARTEAREN 2019ko BATZAR NAGUSIA

Atzo, maiatzak 9, gure Batzar Nagusia egin genuen. Han, Miguel Angel Laspiurrek, Elkarteko Lehendakariak, 2018ko Memoria hizpide hartuta, MONDRAGONen eta ALEren arteko lankidetza esparrua nabarmendu zuen; izan ere, horren baitan, kooperatibarekin lotutako prestakuntza eta hedapenari laguntza emateko eta gizartea eraldatzeko lankidetzak egin dira. Lehendakariak beste gertakari garrantzitsu bat ere nabarmendu zuen: Legez Besteko Proposamen eta […]

Maiatzeko gogoeta 2019

LANAREN EGUNA dela tarteko, kooperatibistak berez izan beharreko bertute nabarmenenak gogorarazteko ideia bat jakinarazi nahi dizuegu. Eta horrekin batera beste gogoeta batzuk, Arizmendiarrietarenak horiek ere, lan munduan dihardugula gogorarazten digutenak, eta horrenbestez, bertako kide diren pertsona guztiekin derrigorrez lankidetzan eta elkartasunez jokatu behar dugula gogorarazten digutenak. Kooperatibistok daukagun konpromiso gaitasunagatik nabarmendu behar dugu: geure kudeaketan […]

2019ko Batzar Nagusira Deialdia

Elkarte honetako Zuzendaritza Batzordeak 2019ko apirilaren 8an hartutako erabakiaz, bazkideei dei egiten zaie Erakundearen OHIKO BATZAR NAGUSIRA etortzeko, lehen deialdian, 2019ko maiatzaren 9an, 17:00etan, Arrasateko Garaia berrikuntza Gunean, Goiru kalea, 1 A eraikina, eta bigarren deialdian, baldin badagokio, aipatutako lekuan, egun bereko 18:00etan, gai zerrenda honen arabera: Gai zerrenda: 1.- Batzarraren akta onartzeko bazkideak izendatzea. 2.- 2018ko ekitaldiari dagozkion […]

Apirileko gogoeta 2019

Oraingoan justiziaren balioa landuko dugu, zeina Arizmendiarrietaren idatzietan honelako balioen ondoan agertu ohi den: elkartasuna, maitasuna, duintasuna, heziketa, etab. Termino edo kontzeptu horien bitartez garatzen du bere pentsaera kooperatiboa. Justiziaren balioa da balioen artean maiztasunagatik nabarmentzen direnetako bat (ikus dokumentua: “ALEko bazkideei zuzendutako komunikatua, 2. zk. G-B 01 Maiztasunak”).   Ezin da justiziaz jardun gizakien duintasuna zer den ez dakitenen […]

ZUZENBIDE PIRINIARRA ETA KOOPERATIBISMOA

Herriak, herrixkak eta auzuneak gure komunitatearen antolamenduaren oinarria izan dira beti eta gaur egun ere leku askotan jarraitzen dute izaten. Lurrak eta basoak kudeatzeko auzotarren batzarrak egiten ziren eta oraindik egiten dira leku batzutan. Ama lurra, garrantzia handikoa da Euskal Herrian eta banatu ezina zen propietate pribatuetan. Lur komunalak aberastasunaren banaketaren berdintasuna zekarren. Demokrazia eta […]

ARIZMENDIARRIETAREN GOGOETEN ETA BALIOEN ZABALKUNDEA

2018az geroztik, ARIZMENDIARRIETAren gogoetak eta balioak zabaltzeko helburuarekin, hainbat kanal erabiltzen ari gara, esaterako: TU Lankide aldizkaria, zeinean hainbat artikulu argitaratzen baitira; Eskolako eskailerak, non Don Jose Mariaren gogoetak txertatzen baitira; MUniversitas, zeinak espazio bat ireki baitu, Arizmendiarrietaren txokoa, Arizmendiarrietaren gogoetak jartzeko; MUTelebista, zeinak ekainean belaunaldien arteko elkarrizketa bideo bat egin baitzuen Arizmendiarrietaren pentsamenduari buruz; […]

Arizmendiarrieta eta Emakumearen Nazioarteko Eguna

EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNAREKIN bat eginez, Jose Mariak emakumeei buruz, horien prestakuntzari eta laneratzeari buruz, eta azken batean, emakumeen duintasunari buruz egindako gogoetetako batzuk ekarriko ditugu. Errepara diezaiegun bere gogoetei, lehenengo kooperatiba martxan jartzeko apustua egin aurretik hasitako ibilbidearen baitan. Gizonak eta emakumeak, naturak bizimodu intimo eta komunera deituak, kidetasuna behar dute prestakuntzan, lotura espiritualek erlazio […]

ARIZMENDIARRIETA ARRASATEKO UDALETXEKO OSOKO BILKUREN ARETOAN

Joan 2019ko urtarrilaren 4az geroztik, astelehena, Jose Maria Arizmendiarrietaren erretratua eskegita dago Arrasateko Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan, ohorezko lekua partekatuz Esteban de Garibay, Pedro de Viteri eta Felix Aranorekin. Lucio Ruiz Poveda da Don Jose Mariaren erretratuaren egilea, Luciano izen artistikoduna, eta Arizmendiarrietaren lagun mina. Koadroa jartzeko inaugurazio ekitaldira apaizaren senideak, Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteko kideak […]

Gure Elkarteko bazkide Alfonso Garcia Liberal 2018ko “ENPRESAKO LIDERREN” artean dago Nafarroako Foru Erkidegoan

NavarraCapital.es online argitalpen bat da, Nafarroako Foru Erkidegoko enpresen eta ekonomiaren arloari buruzko balio erantsi handiko informazioan espezializatua, eta joan den asteartean iragarri ditu Foru Erkidegoko 2018ko “Enpresako Liderrak” saritzeko izenak, Clave, Sociedad Gestora de Entidades de Capital Riesgo elkarteak sustatutako ekitaldi batean, Garapen Ekonomikoko foru presidenteorde Manu Ayerdik presidituta, Nafarroako sare ekonomiko eta enpresarialeko […]

Otsaileko gogoeta 2019

MONDRAGON Korporazioaren 2016ko Kongresuan onartu zen autoexigentzia, konpromisoa eta erantzukizunaren kultura jarri behar zela kooperatibisten artean. Hilabete honetan berriro gatoz  Arizmendiarrietaren ideiakin ERANTZUKIZUNA eta KONPROMISUAri buruz eta nola pertsona guztiok eta bereziki kooperatibistok barruratuta eduki behar ditugun.   Batek ezin du bestearen mahaian betiko eseri inoiz ezer eman gabe. Bakoitzak gizarteari probetxu ateratzen dio, baina […]

KOMUNIKAZIO PLANARI BURUZKO TXOSTENA

2018ko martxoan jakinarazi genuen gure webgunean urtarrilean Komunikazio Plan bat jarri zela martxan, eta helburua zela Elkartearen Misioa eta Ekintzak jakinaraztea gizarteari oro har, eta bereziki gure bazkideei eta ingurune kooperatiboari, zehazki MONDRAGONeko egiturei, eta horretarako komunikazio talde bat sortu zela, Planari bultzada emateko konpromisoarekin.   (Ikusi pdf dokumentua)

Urtarrileko gogoeta 2019

Ezinbestekoa da aurreztean oinarritutako austeritatea, haintzat hartzeko moduko garapen harmonikoa lortu ahal izateko (516)   (Ikusi pdf dokumentua)