Albisteak

DON JOSE MARIA ARIZMENDIARRIETAREN KOADROA ARRASATEKO UDALETXEAN

Gure Elkarteak egindako gestioek, ARIZMENDIARRIETAren koadro bat, gure herrian egin zuen lana aitortuz, Arrasateko Udalbatza Aretoan Esteban Garibay, Pedro Viteri eta Arano maisuaren ondoan egon zedin, fruitua eman dute, joan den azaroaren 6an, asteartea, Osoko Bilkuraren saioan aurkeztutako mozioa onartu baitzen, alkatearen kalitatezko botoarekin. Gestioak uztailaren 5ean hasi ziren, gure bazkide Jose Antonio Altunak Arizmendiarrietaren […]

Azaroaren 19an ARIZMENDIARRIETAREN EGUNA

Datorren azaroaren 19an ARIZMENDIARRIETAREN EGUNA ospatuko dugu, Jose Maria Arizmendiarrietaren heriotzaren 42. urteurrena oroitzeko, Daniel Innerarity filosofoak emango duen hitzaldi batekin, Arrasaten, Goi Eskola Politeknikoan. Hitzaldiaren izenburua izango da: “Gobernantza jasangarria: zuzendu eta antolatu etorkizunari aurrea hartuz”, eta hau da filosofoak utzi digun laburpena: “Gure gizarteak modu jasanezinean ari dira beren etorkizuna ‘kontsumitzen’. Ikuspegi ekologiko, […]

Urriko gogoeta 2018

Arizmendiarrieta beti egon zen arduratuta kooperatibak aurrera ateratzeko langile-bazkide guztiak konturatu beharzirela langilea eta enpresaria batera direla, enpresa geurea dela esanez, eta ahalik eta hobeen mantenitu behar genuela guretzako eta etorriko direnentzako. Hilabete honetan Arizmendiarrietaren Gogoetak liburutik hartutako esaldiak dakarzkigu eta bakoitzaren KONPROMISOAZ eta ARDURETAZ hitz egiten digu.   Kooperatibista, langilea ez ezik enpresaburua ere […]

2018KO GSEF BILBON ETA ARRASATEN

Joan den astean, urriaren 1, 2 eta 3an, Foro Sozial Ekonomiko Globalaren (GSEF) laugarren edizioa egin zen Bilbon, eta 84 herrialdetako 1.700 lagunek parte hartu dute, tartean egonik  administrazio publikoetako ordezkariak, alkateak, hirugarren sektoreko eragileak, nazioarteko erakundeak eta ekonomia sozialeko adituak.   (Ikusi pdf dokumentua)

Argi berdea Eusko Legebiltzarrean Enpresan parte hartzeko euskal eredu inklusiboari

Atzo, irailak 27, Eusko Legebiltzarrean Legez besteko Proposamen bat onartu zen Enpresan parte hartzeko euskal eredu inklusibo bat sustatzeko, Ganbaran zeuden talde parlamentario guztien babesarekin. Enpresaren euskal eredua (eredu ez-zurruna, aldaketetara irekia eta progresiboki eta enpresa bakoitzaren errealitate konkretuaren arabera ezartzekoa), Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartetik bultzatuta, politika, enpresa eta sindikatu arloko sentsibilitate desberdineko pertsona talde batek […]

EUSKO IKASKUNTZAK BERE 18. KONGRESUAREKIN OSPATUKO DU MENDEURRENA

1918an sortu zenetik, Eusko ikaskuntzaren 17 Kongresu antolatu dira, bi helburu nagusirekin, euskal kultura eta ikerkuntza sustatzea, eta Euskal Herriaren erronka eta beharrei buruzko prospekzioa egitea. Aurki, urrian eta azaroan, Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresua elkartuko da,  “Geroa Elkar-ekin / El futuro que nos (re)une / Notre futur ensemble” lemapean. Kongresuarekin batera, Eusko Ikaskuntzaren Mendeurrena ospatuko […]

Iraileko gogoeta 2018

Hilabete honetan Arizmendiarrietaren Gogoetak liburutik hartutako esaldiez aparte, COOPERACIÓN aldizkaritik hartutako beste ideia batzuk ere dakarzkigu Elkartasuna, Kooperazioa eta Interkooperazioari buruz. Dakizuenez TU-Lankide aldizkariaren aurretik Cooperación aldizkaritxoa sortu zuen gure On Jose Mariak.   Elkarte edo komunitate baten irmotasuna eta sendotasuna bertako kideen elkartasun sentimenduaren araberakoa izango da. GURE KOOPERATIBETAKO KIDEEN EGIAZKO ELKARTASUNA DA KOOPERATIBEN […]

Gazteriaren begirada on Jose Mariaren betaurrekoekin

Giza izaerak, errealitate berriei aurre egitearen beldur agian, iragan oro izan zela hobe diosku, baina hori ez da hola. Belaunaldiz belaunaldi birus hilgarri baten antzera mezu ilun bat zabaltzen duen ameskeria bat baino ez da: ez zaitezte saiatu, ez egin ahaleginik. Hala ere, arau orok du bere salbuespena, eta horixe da gurea, kooperatibista gazteen alternatiba […]

GSEF BILBON, IZEN EMATEA UZTAILAREN 31 BAINO LEHENAGO

Dakizuen moduan BILBO eta ARRASATE izango dira Munduko Ekonomia Sozialaren Foruma datorren 2018ko urriaren 1-2-3-4an. Munduko 1.500 partehartzaile espero dira eta hirugarrena izango da SEUL- Korea eta MONTREAL-Quebec hirien ostean. ALEk aurkeztutako egitasmoak onartu ez diren arren, poster moduan aukeratu dute “ARIZMENDIARRIETA, XXI. mendeko kooperatibismoaren filosofoa” izenekoa. Gainera, ALE  eztabaida tailer bat moderatzera gonbidatu dute, […]

Uztaileko gogoeta 2018

Hilabete honetan On Jose Mariaren hainbat hausnarketa jasotzen ditugu, LANAri buruzkoak, GOGOETAK liburuxkan zein COOPERACIÓN  aldizkarian jasotakoak, guztiak ala guztiak gure Kooperatiba Esperientziaren lehen urteetan idatzitakoak. Mounier pentsalari pertsonalistarekin gogoraraziz lanak pertsona nobletzen duela, behin eta berriz esango digu lanean etsenplua eman behar dugula eta lana humanizatu.   Behar dugun iraultzak lanean oinarritu behar du, […]

MONDRAGON-ALE LANKIDETZA ESPARRUA

Joan den maiatzaren 14an, gure Elkartearen Zuzendaritza Batzordean MONDRAGON-ALE lankidetza esparrua onartu zen, MONDRAGONen oniritziarekin.   (Ikusi pdf dokumentua)

LIBURUTEGI DIGITALAREN PROIEKTUA: MONDRAGON – OPENKOOP

2013. urtean, Mondragon Unibertsitateak (MU), MONDRAGON eta gure Elkartearen (ALE) lankidetzarekin, bere gai hartu zuen mundu kooperatiboari buruzko biblioteka digital bat abiaraztea eta ondoren eguneratzea. Helburu orokorra termino hauetan formulatu zen: “Biblioteka bat sortzea, irekia eta digitala, Arrasateko Mugimendu Kooperatiboari buruz, bere historia, printzipioak, balioak eta lankidetza eta kudeaketa eredua jaso, zaindu, antolatu, kudeatu eta […]