Albisteak

HAZIA MUSIKALAREN ESTREINALDIAREN ARRAKASTA HANDIA ARRASATEN

HAZIA musikala, On Jose Maria Arizmendiarrietaren bizitza eta obra hartzen dituena, gure Elkarteak sustatu du, eta asteburu honetan estreinatu da, irailaren 17an eta 18an, Arrasateko Amaia Antzokian; arrakasta handia izan du, eta entzuleak hunkitu ditu. Elkartean benetan baloratzen dugu musikalaren zuzendari Gontzal Mendibilek Arizmendiarrietaren pentsamendua poesian eta musikan islatzen egindako lana. Ikusleek hala aitortu dute, […]

MONDRAGON CITY CHALLENGEren II. edizioa hasi da

Mondragon City Challengek ekin dio bigarren edizioari. Ekintzailetza Kooperatiboko Nazioarteko Txapelketa bat da, ekintzailetza kooperatiboko jokabideak sustatzeko eta gazteak eredu kooperatibora hurbiltzeko, antzeko eredu batean oinarritutako enpresa proiektuak garatuz. Edizio berria joan den irailaren 12an aurkeztu zuten Arrasaten antolatzaileek: El Diario Vasco, Arrasateko Udala, Eusko Jaurlaritza, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua, Konfekoop, MONDRAGON, Gipuzkoako Foru Aldundia eta […]

Irailaren 17an HAZIA musikala estreinatuko da Arrasateko Amaia Antzokian

HAZIA musikala Arrasateko Esperientzia Kooperatiboaren sortzaile eta bultzatzailearen irudikapen artistiko bat da, eta, Arizmendiarrieta Barinagan sortu zenekotik hasita, seminarioan, 1936ko gerrako giza urraduran eta bilakaera larrian, enpresen berpizkundean eta 1941ean Arrasatera iritsi zenean eratu zuen proiekzio unibertsalean egindako bidea hartzen du. Haren bizitzako gertakari eta egoera errealetan oinarrituta, eszenaratze artistiko musikala gure herriaren garapena markatu […]

DAGOENEKO SALGAI DAUDE HAZIA-ARIZMENDIARRIETA MUSIKALERAKO SARRERAK

Ekainaren 4ko gure oharrean jada jakinarazi zenez, HAZIA-ARIZMENDIARRIETA MUSIKALA Arrasateko Amaia Antzokian estreinatuko da, irailaren 17an eta 18an, eta, dagoeneko sarrerak eskuratu ditzakezue, hemen: https://tickets.kutxabank.es/#/es/detalle/2209017Hazia@Janto_KB/AMARRASA Musikalaren hurrengo eszenaratzea urriaren 1ean egingo da Bilbon, Arriaga Antzokian, eta urriaren 29an, Iruñean, Baluarten, eta horietarako sarrerak hemen daude: https://www.teatroarriaga.eus/programacion/hazia-musikala https://www.baluarte.com/cas/actualidad/obra-arizmendiarrieta-musical-pamplona Eta datozen hilabeteetan estreinaldiak egingo dira EAEko gainerako […]

HAZIA proiektuari buruzko laburpen koreografikoak 

Aritz Salamancak eta bere dantzariek “HAZIA” proiektu koreografikoan murgilduko gaituzte, Gontzal Mendibil musikariaren pieza eszeniko berriaren laburpenen bidez. “HAZIA” obra musikala Jose Maria Arizmendiarrietaren bizitza eta obra laburbiltzen ditu, bai eta haren irakaspen baliagarriak ere orainerako eta etorkizunerako. Musikalaren zuzendaritza: Gontzal MendibilKoreografia: Aritz SalamancaDantzariak: Aritz Salamanca, Jone Mendiluze, Udane Eskudero, Ane Urruzola, Katerin Artola Ekainak 26, igandea, 12:00etanKutxa Kultur Plaza Tabakalera. 11:30 Ateak irekitzea 12:00 “Hazia” piezaren laburpen […]

Arizmendiarrietaren Balioen Unibertsoa” hitzaldia

Ekainaren 16, osteguna, 18:00etan Etxaluzen (Arrasaten) ISEA S.COOP-ek antolatuta, On Josemariaren pentsamendu eta bizi-bideari buruzko “Arizmendiarrietaren Balioen Unibertsoa” hitzaldia izango da, Jose Mari larramendi ALE-ko elkarteko kide denaren eskutik.

HAZIA. ARIZMENDIARRIETA MUSIKALA. PRENTSAURREKOA

Ostegunean, Arrasaten, prentsaurreko bat egin genuen gure Elkarteak sustatutako HAZIA musikala aurkezteko. Javier Marcos MONDRAGONeko Komunikazio zuzendariak koordinatuta, aurkezpenaren buru izan ziren Miguel Angel Laspiur gure lehendakaria, Gontzal Mendibil musikalaren zuzendari eta gidoilaria eta Maria Ubarretxena Arrasateko alkatea. Javier Marcosen eskutik aurkezpenak egin ondoren, ekitaldia hasi zen, Gontzal Mendibilek interpretatutako “Ametsak eraikitzen” abestiarekin, Arrasateko Goikobalu […]

ARIZMENDIARRIETA MUSIKALA. HAZIA

2019. urteaz geroztik, Elkartea Gontzal Mendibilen eskutik ari da lanean, Jose Maria Arizmendiarrietaren bizitzari eta lanari buruzko musikal batean. HAZIA izenburua jarri diogu. Elkartearen helburuaren ildotik, Arizmendiarrietaren pentsamenduaren balioak enpresan eta gizartean aplika daitezen bultzatzeko, HAZIA ikuskizun eszeniko musikal bat da, haren pentsamendua, balio humanistak eta ideia sozialak ingurunean zabaldu nahi dituena. Haren esentzia eta […]

ARIZMENDIARRIETAREN ESKULTURA MU-REN AS FABRIK-EN ZORROTZAURREN – BILBO

Gure Elkarteak eskaera bat egin zion Bilboko Udalari duela zortzi urte baino gehiago, Bilboko kale edo plaza bati Arizmendiarrieta izena emateko zeuden aukerak ikusteko. Udalaren aurrean hainbat gestio egin ondoren, alkatearen aldetik interesa bazegoen ere, udalaren baitan zalantzak zeuden eskaeraren egokitasunari buruz. Horrenbestez, 2020ko irailaren 25ean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateari beste eskaera bat egin […]

On Josemaria Arizmendiarrietaren argazki erakusketa “Etxaluzen”

Maiatzaren 21etik ekainaren 6a arte bitartean,  On Josemaría Arizmendiarrietan 38 argazkiz osatutako erakusketa ikusgai egongo da Arrasateko “Etxaluze Gizarte Zentroan”. Argazkiok MONDRAGON Korporazioko Komunikazio eta Prentsa Atalak emandakoak dira eta Jose Maria Ormaechea-k egindako iruzkin originalak dituzte. (Jose Maria Ormaechea ULGOR-eko 5 sortzaileetako bat izan zen eta, ondoren, Euskadiko Kutxako zuzendari nagusia izan zen). Erakusketarekin batera, testuinguru historikoa […]

Suspertzen. Ispilu Kooperatiboa

Elkartearen Ohiko Batzar Nagusiaren ondoren, 2022ko maiaatzaren 19an, 17:30etan, Arrasateko Garaia Parke Teknologikoan, Goiru kalea, 1 A eraikina, 19:00etan gutxi gorabehera, publiko orokorrarentzat irekia izango den ekitaldi batean, Javier Sotil gure bazkide eta Zuzendaritza Batzordeko kideak hitzaldi honekin parte hartuko du:  “Suspertzen». Ispilu Kooperatiboa” Suspertzen proiektuaren xedea da hausnarketa eta datu esanguratsuak eskaintzea, proiektu kooperatiboa […]