Albisteak

HAZIA MUSIKALAREN ESTREINALDIA GASTEIZEN

Arrasaten, Bilbon eta Donostian arrakasta lortu ondoren, datorren larunbatean, abenduak 17, 19:30ean, Principal Antzokian, gure Elkarteak sustatutako eta Gontzal Mendibil kantautoreak zuzendutako “HAZIA” ikuskizun musikala aurkeztuko da. Aurreko aurkezpenetara joan ezin izan zaretenoi, Gasteizko estreinaldira joatera animatzen zaituztegu, ikusi ahal izango duzuelako Arizmendiarrietaren pentsamendua poesia musikal bihurtzen dela, eszenaratze eta exekuzio bikainekin eta dinamika moderno, […]

MONDRAGON CITY CHALLENGEren bigarren edizioaren 2. fasea hasi da

Izena emateko 0. fasean zazpi herrialdetako (Kolonbia, Malaysia, Belgika, Alemania, Tanzania, Estatu Batuak eta Espainia –Euskadi, Nafarroa eta Valentziako Erkidegoa–) 108 taldetako 248 gaztek izena eman eta gero, eta , eta 1. fasean sailkatutako 20 taldeak ezagutu ondoren, enpresaren proiektu kooperatiboa garatzeko unea iritsi da, “Enpresa Proiektu Kooperatiboaren Gida” oinarritzat hartuta. 2. fasea hasteko, joan […]

2022KO ARIZMENDIARRIETAREN EGUNAREN GRABAZIOA

Jakinarazi genizuen bezala, azaroaren 16an, Arizmendiarrietaren Egunean, Iñaki Gabilondo kazetaria gure artean egoteko zortea izan genuen, Begoña Marañon kazetariarekin batera, “Arizmendiarrieta. Etorkizunaren historia” izeneko topaketan, Arrasateko Goi Eskola Politeknikoan; publiko ugari bertaratu zen, eta oso pozik atera ziren. Ekitaldira joaterik izan ez zenuten bazkideentzat, eta bertaratzeko zortea izan zutenentzat ere, grabazioa eskaintzen dizuegu: BIDEOA

“HAZIA” musikala ez da gelditzen

Arrasaten, Bilbon eta Donostian izan ondoren, abenduaren 17an, 19:30ean, Gasteizko Principal Antzokian izango da musikala. Hori dela eta, joan den ostiralean, abenduaren 2an, Miguel Angel Laspiur, Gontzal Mendibil eta Jesus Mari Arizmendiarrieta bertan zirela, komunikabideei prentsaurreko baterako deia egin zitzaien, Principal Antzokian bertan, eta han izan ziren Correo, Noticias de Alava, Cadena Ser, Onda Cero […]

“HAZIA”, ARRAKASTA GEHIAGO

Aretoa ia bete-beteta, eta gonbidatuen artean zeudelarik Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua, Javier Larrañaga, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Landa Ingurune eta Turismoko diputatua, Iker Estensoro, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko zuzendaria eta Iñigo Ucin, MONDRAGONeko lehendakaria, joan den larunbatean, azaroak 26, HAZIA musikala aurkeztu zen Donostiako Kursaaleko Auditorioan. Beste behin […]

Kursaalera heldu da “HAZIA”

Gogorarazi nahi dizuegu Arizmendiarrietaren bizitza eta obrari buruzko ikuskizun musikala azaroaren 26an, larunbata, iritsiko dela Donostiara, 20:00etan. Arrasateko eta Bilboko estreinaldietan gozatzeko aukerarik izan ez zenutenak Kursaalera joatera animatzen zaituztegu. Harritu eta hunkitu egingo zaituzte. Sarrerak Kursaaleko webgunean eta Auditorioko leihatiletan salgai daude. KURSAAL HAZIAren hurrengo eszenaratzea Gasteizko Principal Antzokian izango da abenduaren 17an, 19:30ean. […]

“ARIZMENDIARRIETA: ETORKIZUNAREN HISTORIA”

Iñaki Gabilondo kazetariak “2022ko Arizmendiarretaren Egunean” parte hartu zuen azaroaren 16an, Euskadiko Cadena Ser irrati kateko eskualdeko zuzendari eta Radio Bilbaoko zuzendari Begoña Marañonekin batera. “Arizmendiarrieta: Etorkizunaren historia” izenburupean, Gabilondok Arizmendiarrietaren pentsaeraren eta “indar ideien” eta horiek gaur egungo ingurune sozioekonomikoan duten indarraldiaren inguruko gogoeta egin zuen, eta gizarte berdinzale, solidario eta kooperatiboagoa bilatzera bultzatu […]

HAZIA MUSIKALAREN PRENTSAURREKOA DONOSTIAN

HAZIA musikalak irailaren 17an eta 18an Arrasaten egindako estreinaldian eta urriaren 1ean Bilboko Arriagan egindako emanaldian lortutako arrakasten ondoren, ikuskizuna Donostian izango da, Kursaalean, azaroaren 26an, 20:00etan. Hori dela eta, joan den asteartean, azaroaren 15ean, Miguel Angel Laspiurrek, Gontzal Mendibil, Aritz Salamanca eta Jesus Mari Arizmendiarrietarekin batera, aipatutako emanaldia aurkeztu zieten komunikabideei Kursaalean. Laspiur gure […]

IÑAKI GABILONDO ARIZMENDIARRETAREN EGUNEAN

Orain dela egun batzuk aurreratu genizuenez, azaroaren 16an, asteazkena, 18:00etan, ARIZMENDIARRIETAREN EGUNA ospatuko dugu Arrasaten, Goi Eskola Politeknikoan (MU), 6211 eta 6212 ikasgeletan. Ekitaldia, publiko orokorrari irekia, Iñaki Gabilondo kazetari ezagunarekin egingo den topaketa bat izango da, Jose Maria Arizmendiarrieta jaunaren figuraren inguruan hausnartzeko. Euskadiko SER kateko egungo lurralde zuzendari eta Radio Bilbaoko zuzendari Begoña […]

Azaroaren 16an ARIZMENDIARRIETAREN EGUNA ospatuko dugu

 “Arizmendiarrieta: Etorkizunaren historia” izenburupean, Gabilondok Arizmendiarrietaren pentsaeraren eta “indar ideien” eta horiek gaur egungo ingurune sozioekonomikoan duten indarraldiaren inguruko gogoeta egingo du. Nola gida gaitzakete gaur egun Arizmendiarrietaren balioek? Zer ematen digu haren pentsamenduak ondoz ondoko krisialdi hauetan? Zer esan nahi dute orain hezkuntzak, pertsonak, lanak, kooperatibismoak, haren pentsamenduaren funtsezko zutabeek? Gaur egun, zein izango litzateke […]

ARIZMENDIARRIETAREN EGUNA 2022

Hurbiltzen ari da. Azaroaren 16an, 18:00etan, ARIZMENDIARRIETAREN EGUNA ospatuko dugu Arrasaten, Goi Eskola Politeknikoan (MU), 6211 eta 6212 ikasgeletan. Oraingoan, Iñaki Gabilondo kazetari ezagunarekin egingo den topaketa bat izango da, gai hauei buruz gogoeta egiteko: “Arizmendiarrieta: Etorkizunaren historia”. Euskadiko SER kateko egungo lurralde zuzendari eta Radio Bilbaoko zuzendari Begoña Marañonek ere parte hartuko du, moderatzaile […]

“HAZIA” Gasteizko Principal Antzokian izango da

HAZIA musika ikuskizuna Gasteizko Principal Antzokian izango da abenduaren 17an, 19:30ean, eta joan den asteartetik, urriaren 25etik, sarrerak plataforma honetan eros daitezke: PRINCIPAL ANTZOKIA Gogoratu, lehenago, azaroaren 26an, 20:00etan, musikalaren aurkezpena egingo dela Donostian, Kursaalen, eta sarrerak jendearen eskura daudela pasabide honetan: KURSAAL