Hilabete honetan HOBEKUNTZAREN balioa aurkezten dugu. Norbera HOBETZEA, giza BALIO moduan. Hurbiletik egin beharreko ekintza bat da, planifikatua, esfortzu eta lan etengabea eskatzen dituena… Beraz, esan genezake hobekuntza perfekzionatzera bultzatzen gaituen balioa dela, izan alderdi humanotik, espiritualetik, profesionaletik edo ekonomikotik. Beti dago egin beharreko beste urratsen bat. p228 (Ikusi pdf dokumentua)
Albisteak
Printzipioak eta portaerak: Pertsonak garatzeko bide bat. Eta Gizartea Pertsonak dira. (Pío Aguirre)
Abenduaren hasieran enpresan parte hartzeko eredu inklusiboa sustatzeko jardunaldi bat egin zen, Eusko Jaurlaritzak, Europako Batzordeak, ASLEk eta ALEk antolatuta. Topaketa telematikoa izan zen, eta partaide izan ziren Urkullu lehendakaria, Idoia Mendia bigarren lehendakariordea, hiru Lurralde Historikoetako eta Nafarroako Foru Erakundeetako ordezkariak eta ASLEko eta ALEko ordezkariak. Topaketan langileek “enpresa proiektuan” parte hartzeko ereduez hausnartu […]
Jai Zoriontsuak!
Urte gogor honen ondoren, gure desiorik onenak datorren 2021 urterako. Gabon Zoriontsua eta Urte Berri On!
Abenduko gogoeta 2020
Eraldaketa Soziala bada Lankidetzaren helburu finalista eta Arizmendiarrietaren filosofia eta pentsamenduaren ardatz nagusia, Berrikuntza da helburu hori bermatzen duten zutoinetako bat. Hona hemen ideia hori garatzen duten haren gogoetetako batzuk: Bizitasunaren ezaugarria ez da irautea, berriz jaiotzea eta egokitzea baizik. p 229 (Gogoeta gehiago ikusi)
ALE-K ENPRESAREN PARTAIDETZA EREDU INKLUSIBOA AURKEZTU DU EUROPAKO BATZORDEAN
Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak (ALE) enpresaren partaidetza eredu inklusibo bat aurkeztu du Europako Batzordearen (EB) Gizarte Ekonomiako zuzendaritzak antolatutako topaketa batean, European Social Economy Regions 2020 (Gizarte Ekonomiako Europako Eskualdeak) programaren baitan. Topaketa horretan, Alemaniako, Frantziako eta Irlandako eskualde zein hirietako ordezkariek gizarte ekonomia sustatzeko egindako jardunak azaldu zituzten, bai eta pertsonek komunitateen garapenean duten parte […]
ENPRESAREN PARTAIDETZA EREDU INKLUSIBOA GERO ETA SENDOAGO ARI DA EZARTZEN GIZARTEAN
Eusko Jaurlaritzak, ASLEk eta Europako Batzordeak (EB) antolatutako jardunaldi batzuetan hartu du parte ALEk Enpresaren partaidetza eredu inklusiboa, gure elkarteak garatu eta sustatutakoa, nabarmen indartu da bai Euskadiko bai estatuko ekonomia eta gizarte sarean, Eusko Jaurlaritzak, ALEk eta ASLEk antolatutako Enpresaren Partaidetza Eredu Inklusiboa Bultzatzeko Jardunaldiari esker. Jardunaldi hori joan den ostegunean, abenduaren 3an, egin […]
Azaroaren 29a (1976 – 2020)
Gaur, Jose Maria Arizmendiarrieta jaunaren heriotzaren 44. urteurrena ospatuko dugu eta haren pentsamendu batzuk gogoraraziko ditugu. Gizarte eraldaketa, hezkuntza, etorkizuna, parte hartzea eta elkartasuna bezalako balioei buruzko hausnarketak dira. Bere pentsamenduaren berezko balioak dira, krisi eta ziurgabetasun garai hauetan indarrean jarraitzen dutenak. Pertsona: Arazo ekonomiko, politiko eta sozial guztiak, azken finean, gizakiaren arazoa baino ez […]
Azaroko gogoeta 2020
Gure gaurko agerkari honetan Arizmendiarrietaren ekintzen bideari helduko diogu. Idealismo balioa aurkeztu eta bere eragiña azalduko dugu. Idealismoa harmoniaren eta perfekzioaren eredutzat jotzen dugu. Askatasunaren eta justiziaren alde borrokatzeko mundu bat lortzea giza izaeraren berezko zerbait da. Berak dionez: Giza ahalegin kontziente eta arduratsuak egindako askotxo edo ia dena, hasieran, ideal ederra baino ez zen […]
Urriko gogoeta 2020
Arizmendiarrietak kultura eta hezkuntza lotzen zituen eta pertsona baten eta herri baten oinarriak zirela esaten zuen. Gizartea eraldatzeko eta demokratizatzeko eta pertsona askatzeko kultura eta hezkuntza guztiengan zabaltzea behar-beharrezkoa zela zioen. Jakintza boterea da eta boterea demokratizatzeko aldez aurretik jakintza sozializatu beharra dago. Ez dugu ezer egiten eskubideak aldarrikatuta gero eskubideak onartu dizkiegun gizakiak beren […]
Iraileko gogoeta 2020
Garapen terminoa eboluzioaren sinonimoa da, aurrerabidearena… eta, oraingoan, Arizmendiarrietak aldarrikatzen zuen garapen komunitarioa aipatzen dugu, bere proiektu kooperatiboaren xede moduan ezartzen zuen eraldaketa sozialetik hain hurbil.Garapena, zertarako? Hirurogeiko hamarkadan idatzita, gaur iragarletzat jo daiteke. Zer gertatu zaio, bada, gizaki modernoari, gauza harrigarriak egiten ikasi eta horrenbeste natura indar askatu ondoren, gero ez badaki indarrok mendean […]
ESKOLA
Gaur ekarpen bat dugu, “Eskola” izenburuko artikulua, gure Elkarteko bazkide Rafael Cristobalek idatzia; psikiatra da, medikua, idazlea eta irakaslea, eta TU Lankide eta Arizmendi ikastolako kolaboratzailea ere bada. Eta, sarrera moduan, eta nola edo hala artikuluari lotuta, Arizmendiarrietaren gogoeta bat erakutsi nahi genuke: “Heziketa eta lankidetza elkarri lotuta daude, gutxi gorabehera lanaren eta gizakiaren antzera, […]
Uztaileko gogoeta 2020
Hil honetako aukeraketak 2019ko apirilean eta urrian JUSTIZIAREN balioaz argitaratutakoa osatzen du. Egoki dirudi horri gure arreta jartzeak, ziurgabetasun une hauetan hain beharrezkoak diren amodioa, heziketa edo elkartasuna bezalako beste balio batzuekin batera, horien aplikazio mailak markatuko baitu gizartearen norabidea. Maitasuna justiziaren ezinbesteko osagarria da. p167 (Ikusi pdf dokumentua)
- 9 of 30
- « Aurrekoa
- 1
- …
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- …
- 30
- Hurrengoa »