Albisteak

Jose Ramon Goikoetxea “Goiko” Elkarteko kide eta Zuzendaritza Batzordeko lehendakariordea hil da.

Joan den ostiralean, 2021eko otsailaren 19an, hil zen Jose Ramon Goikoetxea Goiko, 72 urte zituela.  Arrasaten jaioa, Industria Peritutzako ikasketak egin zituen Tarragonan, eta ULGOR S.COOP.en bidez sartu zen kooperatiben munduan, kalitate arloan lan eginez. Urte batzuk geroago, ULARCOko Ingeniaritza Zerbitzuan sartu zen (SIU) ─gero ULMATIC S. COOP. bihurtu zen─, eta hor zuzendari gerentearen postua […]

Gure Elkarteak Mondragon City Challenge proiektuan parte hartzen du

Mondragon City Challenge Ekintzailetza Kooperatiboko Nazioarteko Lehiaketa bat da, eta helburutzat ditu enpresa portaera kooperatiboa sustatzea eta gazteak eredu kooperatiboaren balioetara hurbiltzea, antzeko eredu batean oinarritutako enpresa proiektuen bitartez. Mundu osoko ikastetxe publiko, pribatu zein itunduetako batxilergoko, erdi eta goi mailako heziketa zikloetako eta unibertsitateko ikasleei zuzenduta dago. Ikastetxe bakoitzak nahi adina talde osatu ahal […]

Don Jose Maria Arrasatera iritsi zen

1941eko otsailaren 5eko goiz hotzean iritsi zen Don Jose Maria Arrasatera, trenez, “duela hamarkada batzuetatik langile tentsio handi baten pean eta gerra zibileko indarkeria eta errepresioak hautsita” zegoen herrira (Fernando Molina). Arizmendiarrietaren proiektua, batez ere, “herriaren indarrarekin herria altxatzera” deitzen gaituen etorkizuneko proiektua da (Joxe Azurmendi). Efemeride haren 80. urteurrena ospatu berri dugu, eta iruditu […]

Otsaileko gogoeta 2021

Gogoeta berri honetan “aurreztearen” kontzeptua aztertuko dugu; gai horrek kezka handia sortzen zion Arizmendiarretari, mugimendu kooperatiboaren biziraupena eta hazkundea erabat lotuta daudelako aurrezpen, inbertsio, austeritate eta horrelako alderdiei. Bistan denez, aurrezteko beharrak eta kreditu kooperatiba bat sortu izanak finantzaketa  eta kapitalizazio arazoak konpondu zituzten hein handi batean, arazo horiek pisua hartzen ari baitziren gure kooperatiba […]

Urtarrileko gogoeta 2021

Hilabete honetan HOBEKUNTZAREN balioa aurkezten dugu. Norbera HOBETZEA, giza BALIO moduan. Hurbiletik egin beharreko ekintza bat da, planifikatua, esfortzu eta lan etengabea eskatzen dituena… Beraz, esan genezake hobekuntza perfekzionatzera bultzatzen gaituen balioa dela, izan alderdi humanotik, espiritualetik, profesionaletik edo ekonomikotik. Beti dago egin beharreko beste urratsen bat. p228 (Ikusi pdf dokumentua)

Printzipioak eta portaerak: Pertsonak garatzeko bide bat. Eta Gizartea Pertsonak dira. (Pío Aguirre)

Abenduaren hasieran enpresan parte hartzeko eredu inklusiboa sustatzeko jardunaldi bat egin zen, Eusko Jaurlaritzak, Europako Batzordeak, ASLEk eta ALEk antolatuta. Topaketa telematikoa izan zen, eta partaide izan ziren Urkullu lehendakaria, Idoia Mendia bigarren lehendakariordea, hiru Lurralde Historikoetako eta Nafarroako Foru Erakundeetako ordezkariak eta ASLEko eta ALEko ordezkariak. Topaketan langileek “enpresa proiektuan” parte hartzeko ereduez hausnartu […]

Jai Zoriontsuak!

Urte gogor honen ondoren, gure desiorik onenak datorren 2021 urterako. Gabon Zoriontsua eta Urte Berri On!

Abenduko gogoeta 2020

Eraldaketa Soziala bada Lankidetzaren helburu finalista eta Arizmendiarrietaren filosofia eta pentsamenduaren ardatz nagusia, Berrikuntza da helburu hori bermatzen duten zutoinetako bat. Hona hemen ideia hori garatzen duten haren gogoetetako batzuk: Bizitasunaren ezaugarria ez da irautea, berriz jaiotzea eta egokitzea baizik. p 229 (Gogoeta gehiago ikusi)

ALE-K ENPRESAREN PARTAIDETZA EREDU INKLUSIBOA AURKEZTU DU EUROPAKO BATZORDEAN

Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak (ALE) enpresaren partaidetza eredu inklusibo bat aurkeztu du Europako Batzordearen (EB) Gizarte Ekonomiako zuzendaritzak antolatutako topaketa batean, European Social Economy Regions 2020 (Gizarte Ekonomiako Europako Eskualdeak) programaren baitan. Topaketa horretan, Alemaniako, Frantziako eta Irlandako eskualde zein hirietako ordezkariek gizarte ekonomia sustatzeko egindako jardunak azaldu zituzten, bai eta pertsonek komunitateen garapenean duten parte […]

ENPRESAREN PARTAIDETZA EREDU INKLUSIBOA GERO ETA SENDOAGO ARI DA EZARTZEN GIZARTEAN

Eusko Jaurlaritzak, ASLEk eta Europako Batzordeak (EB) antolatutako jardunaldi batzuetan hartu du parte ALEk        Enpresaren partaidetza eredu inklusiboa, gure elkarteak garatu eta sustatutakoa, nabarmen indartu da bai Euskadiko bai estatuko ekonomia eta gizarte sarean, Eusko Jaurlaritzak, ALEk eta ASLEk antolatutako Enpresaren Partaidetza Eredu Inklusiboa Bultzatzeko Jardunaldiari esker. Jardunaldi hori joan den ostegunean, abenduaren 3an, egin […]

Azaroaren 29a (1976 – 2020)

Gaur, Jose Maria Arizmendiarrieta jaunaren heriotzaren 44. urteurrena ospatuko dugu eta haren pentsamendu batzuk gogoraraziko ditugu. Gizarte eraldaketa, hezkuntza, etorkizuna, parte hartzea eta elkartasuna bezalako balioei buruzko hausnarketak dira. Bere pentsamenduaren berezko balioak dira, krisi eta ziurgabetasun garai hauetan indarrean jarraitzen dutenak. Pertsona: Arazo ekonomiko, politiko eta sozial guztiak, azken finean, gizakiaren arazoa baino ez […]

Azaroko gogoeta 2020

Gure gaurko agerkari honetan Arizmendiarrietaren ekintzen bideari helduko diogu. Idealismo balioa aurkeztu eta bere eragiña azalduko dugu. Idealismoa harmoniaren eta perfekzioaren eredutzat jotzen dugu. Askatasunaren eta justiziaren alde borrokatzeko mundu bat lortzea giza izaeraren berezko zerbait da. Berak dionez: Giza ahalegin kontziente eta arduratsuak egindako askotxo edo ia dena, hasieran, ideal ederra baino ez zen […]