Albisteak

Urriko gogoeta 2020

Arizmendiarrietak kultura eta hezkuntza lotzen zituen eta pertsona baten eta herri baten oinarriak zirela esaten zuen. Gizartea eraldatzeko eta demokratizatzeko eta pertsona askatzeko kultura eta hezkuntza guztiengan zabaltzea behar-beharrezkoa zela zioen. Jakintza boterea da eta boterea demokratizatzeko aldez aurretik jakintza sozializatu beharra dago. Ez dugu ezer egiten eskubideak aldarrikatuta gero eskubideak onartu dizkiegun gizakiak beren […]

Iraileko gogoeta 2020

Garapen terminoa eboluzioaren sinonimoa da, aurrerabidearena… eta, oraingoan, Arizmendiarrietak aldarrikatzen zuen garapen komunitarioa aipatzen dugu, bere proiektu kooperatiboaren xede moduan ezartzen zuen eraldaketa sozialetik hain hurbil.Garapena, zertarako? Hirurogeiko hamarkadan idatzita, gaur iragarletzat jo daiteke. Zer gertatu zaio, bada, gizaki modernoari, gauza harrigarriak egiten ikasi eta horrenbeste natura indar askatu ondoren, gero ez badaki indarrok mendean […]

ESKOLA

Gaur ekarpen bat dugu, “Eskola” izenburuko artikulua, gure Elkarteko bazkide Rafael Cristobalek idatzia; psikiatra da, medikua, idazlea eta irakaslea, eta TU Lankide eta Arizmendi ikastolako kolaboratzailea ere bada. Eta, sarrera moduan, eta nola edo hala artikuluari lotuta, Arizmendiarrietaren gogoeta bat erakutsi nahi genuke: “Heziketa eta lankidetza elkarri lotuta daude, gutxi gorabehera lanaren eta gizakiaren antzera, […]

Uztaileko gogoeta 2020

Hil honetako aukeraketak 2019ko apirilean eta urrian JUSTIZIAREN balioaz argitaratutakoa osatzen du. Egoki dirudi horri gure arreta jartzeak, ziurgabetasun une hauetan hain beharrezkoak diren amodioa, heziketa edo elkartasuna bezalako beste balio batzuekin batera, horien aplikazio mailak markatuko baitu gizartearen norabidea. Maitasuna justiziaren ezinbesteko osagarria da. p167 (Ikusi pdf dokumentua)

BIZIRAUPENETIK ERRESILIENTZIA LEHIAKORRERA

Joan den 2020ko maiatzaren 12an, artikulu bat argitaratu zen Noticias de Gipuzkoan, “Resiliencia” izenburupean, ISEA, S.Coop.eko zuzendari gerente eta gure Elkarteko kide Mikel Orobengoak sinatuta. https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/economia/2020/05/12/resiliencia/1029845.html Covid-19ak eraginda bizitzen ari garen egoera global guztiz ezohikoa dela eta, interesgarria iruditu zaigu artikuluaren laburpen bat eranstea, erabateko gaurkotasuna duelakoan. Adierazi nahi dugu, halaber, laburpen hori TU Lankideren […]

Ekaineko gogoeta 2020

Inkonformismoa mesedegarria eta positiboa da, lagundu egiten baitigu gure burua hobetzen, gero eta hobeagoak izaten eta bizitzako balien eta lehentasunen bila aurrera egiten, gure burua gogobetetzearen eta hazkunde pertsonalaren bila.Hona hemen Arizmendiarrietaren hainbat gogoeta balio horri buruz: Asebeteta sentitzea onartu ezin den luxua da. (Ikusi pdf dokumentua)

MANIFESTUA Lana. Demokratizatu. Desmerkantilizatu. Deskutsatu.

Joan den maiatzaren 16an, hainbat pertsona ospetsuk, besteak beste Thomas Pikettyk, James K Galbraithek, Benjamin Sachsek… manifestu bat izenpetu zuten, COVID19aren krisiari irteera bat ematen laguntzeko, oinarritzat harturik lan duineko enpresak, lanaren demokratizazioa eta desmerkantilizazioa eta deskutsatzea sustatuz, pandemiari eta klimaren kolapsoari aurre egiteko. Manifestuaren amaieran diotenez, “Aldaketa horiek dakartzaten desafioak gorabehera, kooperatiba batzuek edo […]

Lana, pertsona eta gizartea

Humanitatearen historian zehar, gizarteak oso modu desberdinetan balioetsi du lana: Greziarrek morrontzako jardueren artean kokatu zuten, eta kristautasunaren ikuspegitik, berriz, zerbait baliotsu moduan justifikatzen saiatu dira. Pentsamolde modernoan, jabetzaren iturria zen, eta zentzu kosmikoa ere eman zitzaion, Jainkoaren obraren osagarri moduan, edo bizizitzari zentzua ematen dioen zer moduan. Eta komunismoaren garaian, norbanakoak esklabo bihurtzen dituena […]

Recordamur vos!

“Aretxabaleta Abesbatzak,Goikobaluk eta lubilo Bilbao Abesbatzak Recordamur vos! Abestia grabatu dute, Covid-19 pandemiaren biktimei omenaldia egiteko. Etxetik bertatik hiru abesbatza taldek interpretatutako requiem bat da, zeinek MONDRAGON, Humanity at Music-Sintonia Kooperatiboa soinu bandaren proiektuan ere parte hartu baitzuten. Horiez gain, partaide zan dira Jon Maya dantzaria, Maite Olmos pianista eta Ernesto Maestro soinu ingeniaritza, eta errealizazioa […]

ETA ONDOREN, ZER?

Gaur, apirilak 22, 105 urte beteko lituzke Jose Maria Arizmendiarrieta jaunak. Eta urteurren ospakizun honetan haren irudiari egindako omenaldi txiki gisa, Elkarteari egokia iruditu zaio bazkideei gogoeta bat eginaraztea, gure bazkide eta Zuzendaritza Batzordeko kide den Lourdes Idoiagaren eskutik, jarraian erakusten den artikuluaren bidez. Izenburuan bertan ageri da gogoetaren muina, zeinak Arizmendiarrietaren balioak eta pentsamendua […]

Apirileko gogoeta 2020

Gaur egungo egoeran, egoki dirudi gure Hileko Gogoeta “ELKARTASUNARI” eskaintzea. Don Jose Mariak sarritan aipatzen zuen balio hori; batzuetan, eskuzabaltasunarekin eta justiziarekin lotzen du, biak ala biak giza duintasunaren adierazpentzat hartuta. Nire aburuz, giltzarria da (elkartasuna, kolaborazioa) eta, nahi baduzue, sekretu atomikoa, bizitza soziala irauliko duena. p319 (Ikusi pdf dokumentua)

AMAITU DA DIBERTSIOA!

Bizitzea egokitzen ari zaizkigun une nahasi eta zail hauetan, koronabirusaren pandemiak eraginda, denok gure etxean konfinatuta egotera eraman gaituztelarik, Gontzal Mendibilen artikulu bat iritsi da gure eskuetara, Covid-19aren etorkizuneko ondorioez duen ikuspegiari buruz, eta interesgarria iruditu zaigu gure webgunean argiratzea, egilearen baimenarekin. Ezagutzen ez duzuenontzat, Gontzal Mendibili musikari eta kantautore euskaldun bat da, espektakuluaren munduan […]