Albisteak

Omenaldia Miguel Angel Laspiur presidenteari, Batzar osoaren txaloarekin

Zuzendaritza Talde berriak bere aurkezpenaz baliatu nahi izan zuen Batzar osoaren txaloen bidez omenaldi xume baina bihotzetiko bat egiteko Miguel Angel Laspiur lehendakariari; izan ere, 2007an ia hasiera-hasieratik Elkartean lanean aritu ondoren, azken 8 urteetan lehendakaria izan baita. Gainera, Laspiurrek, Zuzendaritza Taldeak hala eskatuta, hainbat gai lantzen jarraituko du, hala nola Batzarrari zuzeneko laguntza emanez, […]

Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartea – ALEren Zuzendaritza Batzorde berriaren aurkezpena, Elkartearen Batzar Nagusiak maiatzaren 18an izendatutakoa

Zuzendaritza Batzorde berria kooperatibetan esperientzia handia duten pertsonak eta gazteak uztartzen dituen taldea da, baina guztiak dira Mondragonen Esperientzia Kooperatiboarekin konprometitutako pertsonak. Beraz, proiektu desberdinetatik lanean jarraituko duten Pertsonen Taldea da: Arizmendiarrietaren ondarea berreskuratzen, kontserbatzen, katalogatzen eta digitalizatzen, Elkartearen WEBGUNEAN eskuragarri dago, era guztietako azterlan eta jardueretarako oinarri gisa, pentsamendua eguneratzeko. HAZIA musikalean, Arizmendiarrietaren bizitza […]

LANKI KOOPERATIBISMOAREN IKERTEGIAREN ETA ARIZMENDIARRIETAREN LAGUNEN ELKARTEAREN ARTEKO ELKARLANA

Maiatzaren 26an, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiko kideek bilera egin zuten Arizmendiarrietaren Lagunen Elkarteko kideekin. Eskoriatzako campusean egindako bilkurak bi helburu zituen; batetik, LANKI eta Arizmendiarrietaren Lagunen Elkarteko harremanari segida ematea eta, bestetik, baliatzea urteroko bilkura hori partekatzeko LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiak esku artean duen Pertsona erantzulea enpresa kooperatiboan proiektuaren nondik norakoak. ‘Pertsona […]

Pertsonengan zentratutako digitalizazioa Inteligentzia Artifizialaren testuinguruan

2023ko maiatzaren 18an Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak bere Batzar Nagusia egingo du Mondragon Goi Eskola Politeknikoan (gelak 6211 eta 6212). Batzarraren ondoren, 19:15ean gutxi gorabehera, publiko orokorrarentzat irekia izango den ekitaldi batean, Nagore Ipiña, HUHEZIko dekanoak, hitzaldi honekin parte hartuko du: “Pertsonengan zentratutako digitalizazioa Inteligentzia Artifizialaren testuinguruan”. Inteligentzia artifizialaren testuinguruan, argi dago digitalizazioa ez dela soilik gai […]

MONDRAGON CITY CHALLENGEREN BIGARREN EDIZIOA AMAITU DA

2023ko apirilaren 22an, ostirala, Arrasateko Amaia antzokian amaitu zen Mondragon City Challengeren bigarren edizioa, proiektu irabazleei sariak emanez; lehenengoan bezala, gure Elkartea erakundearen esku jarri zen, parte hartu zuten taldeentzat hainbat tutore jarrita. Bigarren edizio honetan, 16-18 urte bitarteko kategorian, proiektu irabazlea Eimer izan zen, Gu Geu Sortzaile taldearena, Europarako bidaia baten sari batekin. Bere […]

HAZIA MUSIKALAN ESZENARATZEA MARKINA-XEMEINEN

Joan den larunbatean, apirilak 22, Markina-Xemeinek omenaldia egin zion Arizmendiarrietari HAZIA musikalarekin. Hura jaio zeneko 108. urtea zoriontzeko ere balio izan zuen, eta musikalaren talde artistikoak eta bertaratutako publikoak ZORIONAK!!!! eskaini zioten modu hunkigarrian. Berriro ere gustatu zitzaion ikuskizuna jendeari, eta harritu eta hunkitu zen. Horren erakusgarri izan ziren eszenetan zehar etengabe jotako txaloak eta […]

ON JOSE MARIA, ZORIONAK!

On Jose Maria, gaur, apirilak 22, HAZIA musikalaren taldeak modu berezian gogoratzen zaitugu. Zure ohorez, Markina-Xemeinen taularatuko dugu taularatuko dugu, jaioterrian. HAZIA musikalak zure obra, espiritua eta baikortasuna ezagutzeko aukera eman digu, eta eskerrak ematen dizkiogu ALE- Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteari, elkarrekin lan eginez amets hau errealitate bihurtuz eraiki dugulako, eta gure gizarteari transmititu eta zure […]

HAZIA ZEN HASIERAN

1915.ko Apirilaren 22an, Markina-Xemeingo Barinaga auzoan jaio zen Arrasateko kooperatibismoaren sortzailea eta sustatzailea zen Jose Maria Arizmendiarrieta. Erkarlanaren zentzuz eta pentzuz, Arrasaten sortuko zituen hazirik ederrenak, geroan Euskal Herri osoan eta munduan zehar ere erakusgarri eta ezagun egingo zirenak. Gaur, esan genezake, bere arazoez gain, Munduko kooperatiben multzo handiena dugula Mondragon kooperatiben elkarkoa, eredugarria eta […]

HAZIA MARKINA-XEMEINEN

1915eko apirilaren 22an Jose Maria Arizmendiarrieta jaio zen, Barinagan, Markina-Xemeinen. Eta memoria eta hitza bizitzako balio preziatuak direnez, haren omenez, larunbat honetan, 2023ko apirilaren 22an, HAZIA musikala taularatuko da sorterrian, non Arizmendiarrietaren izana eta ekintza, haren balioak, ahalegina eta printzipio sozial eta humanitarioak jasotzen diren. Eszenaratzea Markina-Xemeingo frontoian izango da, 20:00etan, eta sarrerak eskuragarri daude […]

HAZIA MUSIKALA AGERTOKIETARA ITZULI DA

2022an Arrasaten estreinakoan eta Bilbon, Donostian eta Gasteizen taularatu zenean lortutako arrakasten ONDOREN, datorren apirilaren 22an Markina-Xemeinen aurkeztuko da HAZIA musikala. Data esanguratsua da, Jose Maria Arizmendiarrietaren jaiotzaren 108. urteurrena baita, eta musikaren bidez haren figura gogoratuz ospatuko dugu. Udal Pilotalekuan izango da, Pilotaren Unibertsitatean, herriak esaten dion bezala, 20:00etan. Ikuskizuna Bizkaiko Foru Aldundiak, Markina-Xemein […]

MONDRAGON CITY CHALLENGEren bigarren edizioaren 4. FASEA

Lehen fasea gainditu zuten ekintzailetza kooperatiboko 18 proiektuak ebaluatu ondoren, epaimahaiak erabaki du zein sei igaroko diren Mondragon City Challengeko Bigarren Edizioko finalera, hau da: 16-18 urte bitarteko kategoria – Mugaba Kooperatiba – E&R S. Coop – Gu Geu Sortzaile Hirurak Gipuzkoakoak 19-24 urte bitarteko kategoria – BikeLife Access Courier Cooperatives-BLACC (Estatu Batuak) – Komida […]