Pandemiaren ondoan igaro ditugun ia bi urte hauetan, askotan gogoratu dut sarri samar entzun eta irakurtzen zen esaldi bat: “Pandemiak hobeak egingo gaitu”, eta asko ginen iritzi horrekin bat egiten genuenak. Une hauetan ezinezkoa da pandemiak biztanleengan izan duen eragina modu horretan baloratzen jarraitzea. Egiaztatu dugu denoi eragiten digun gai bat ez dela nahikoa izan […]
Albisteak
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!
ALE osatzen dugun guztion partetik.
Igor Ortega ikertzailea eta Mondragon Unibertsitateko doktorea, ARIZMENDIARRIETAREN EGUNEAN
Joan den azaroaren 29an 45 urte bete ziren Jose Maria Arizmendiarrieta jauna hil zela, eta, efemeride horren harira, azaroaren 25ean, ARIZMENDIARRIETAREN EGUNA ospatu genuen, “Kooperatibismoaren sortzaileek pentsamendu kooperatiboari egindako ekarpena” izeneko ponentziarekin, Igor Ortegak izen horrekin egindako doktore tesian oinarrituta. Igorrek bere doktorego tesia prestatzera eraman zuten helburu pertsonalak eta gabezia zientifikoak esplikatuz hasi zuen […]
Abendua: KONTSUMOARI buruz hausnartzeko hilabete egokia
Pentsa dezakegu kontsumoaren inguruan dugun jarduera gizartean txertatu den kezka bat dela, izan ere, oro har, onartzen ari gara gure funtzionamendu globala gure bizimoduari eragiten ari zaiola, alderdi guztietan: ezin dugu horrela jarraitu, planetak ezin du jasan eta “haserretzen” ari da. Planteamendu global horretatik abiatuta, portaera pertsonaleko errezetak sortzen dira: birziklapena, kontsumo arduratsua, hurbiltasunekoa, beharrezkoa […]
ARIZMENDIARRIETAREN EGUNA
Datorren azaroaren 25ean, publiko orokorrari irekitako ekitaldi batean, ARIZMENDIARRIETAREN EGUNA ospatuko dugu, pandemiak iraz eragindako etenaldiaren ondoren. 19:00etan izango da, Arrasateko Goi Eskola Politeknikoan –Mondragon Unibertsitatea, Loramendi 4, 6211 eta 6212 ikasgelak–. Igor Ortega Sunsundegui Mondragon Unibertsitateko doktore eta ikertzaileak parte hartuko du. 2021eko uztailaren 22an lortu zuen doktorego tesia, “Kooperatibismoaren sortzaileek pentsamendu kooperatiboari egindako […]
Mondragon City Challengeko finala
Joan den azaroaren 19an “Mondragon City Challenge” Ekintzailetza Kooperatiboaren Nazioarteko Txapelketako finala ospatu zen Arrasateko Amaia antzokian. Xabi Perez Almandoz kazetari eta ekitaldietako aurkezlearen eskutik, Maria Ubarretxena Arrasateko alkateak ongietorria eman eta proiektuan parte hartu zuten guztiak zoriondu zituen. Ondoren, lehen edizio honetako ideiarik originalenaren lehen saria eman zitzaion M&M taldeari, Divercirco proiektuagatik: zirku sozial […]
“Erresuma ez da erregearena, komunitatearena baizik” (Martin Azpilcueta, “Doctor navarrus”, 1528)
Zuzendariak, enpresa eta gizartea Martin Azpilcueta baztandar apaiz, teologo eta juriskontsultoak, Fray Bartolome de Carranzaren abokatu defendatzailea izateaz gain, erantzun doktrinala eman zien “errentei eta etekinei” buruzko galdera ugariei, eta botere politiko ororen jatorri demokratikoaren defendatzaile irmoa izan zen, demokratizazioranzko bidea planteatuz. Azpilcuetaren aipuak enpresarien eta zuzendarien funtzioari eta erantzukizunari buruzko hausnarketara eraman gaitzake, […]
MONDRAGON CITY CHALLENGE 1. edizioa amaitzear dago
Antolatzaileak dira El Diario Vasco, Arrasateko Udala, Eusko Jaurlaritza, Kooperatiben Goren Kontseilua, Konfekoop, MONDRAGON Korporazioa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Mondragon Unibertsitatea, eta Arrasaten aurkeztu zen proiektua, otsailaren 17an. Helburua da enpresa portaera kooperatiboa sustatzea eta gazteak eredu kooperatiboaren balioetara hurbiltzea, antzeko eredu batean oinarritutako enpresa proiektuen garapenaren bitartez. Batxilergoko, prestakuntza zikloetako eta unibertsitateko ikasleei zuzendutako […]
ORMAETXEA. Hasi eta buka, bizitza kooperatibo oso bat
Bihar, azaroak 4, Isabel Uribek eta Armin Isastik idatzitako liburua aurkeztuko da jendaurrean, gure Elkarteak MONDRAGONekin eta Laboral Kutxarekin lagunduta babestuta. Idazleen arabera, liburua elkarrizketa biografia bat da, eta xedea da Arrasateko Esperientzia Kooperatiboaren figura giltzarrietako bat gogoraraztea: Jose Mari Ormaetxea, Don Jose Maria Arizmendiarrietaren dizipulu aurreratua. Liburuaren edukian kooperatibismoaren eta Euskadiren ondare den bizitza […]
Urriko gogoeta 2021
Gaur, JUSTIZIAren inguruan hausnartu nahi dugu, betiere kontzeptu globala eta intelektuala errespetatzen saiatuz, inongo ideia politikoren apriorismorik gabe eta oportunismo mediatikorako asmorik gabe. Lehenengo helburua da Arizmendiarrietak Justiziari buruz oro har eta bere pentsamenduaren bidez egiten duen gogoeta gogoratzea, egungo gizartean Justiziari buruz dagoen pertzepzioaren iritziak jasotzea. Egitura judizialak JUSTIZIA NOLA ADMINISTRATZEN duen, gaurkotasun handiko […]
MONDRAGON CITY CHALLENGE LEHIAKETAKO FINALISTAK
Atzo, irailak 23, Arrasaten, Mondragon City Challenge ekintzailetza lehiaketako epaimahaiak 2021eko azaroaren 19an Arrasateko Amaia antzokian beren proiektuak defendatuko dituzten 6 finalistak aukeratu zituen ebaluatutako 18 proiektuen aurrean. Elkarteak tutorizatutako 8 proiektuetatik, 3 hautatuak izan dira, Lup, Astro Coop eta H2 elios. Lehen biak, 19-24 urte bitarteko kategorian, eta hirugarrena, 16-18 urte bitartekoan. (Ikus El […]
Iraileko gogoeta 2021
Arizmendiarrietaren pentsamendua eraldaketa sozialera eta ordena gizatiarrago bat ezartzera bideratuta dago, eta erailtzen dituen kontzeptuak dira erreforma, sustapena, iraultza… Azken hori, iraultza, hautatu ditugun eta jarraian aurkeztuko ditugun gogoetetan agertzen da: Ideala, zalantzarik gabe, handia da, mugarik gabea; ideia benetan iraultzailea. Mundu berri bat sortzen ari da, gaur egun gizarte berri, justuago eta gizatiarrago baterantz […]
- 7 of 30
- « Aurrekoa
- 1
- …
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- …
- 30
- Hurrengoa »